Badator X. Bilbao Poesia Astea

Bizkaie! 2009-10-13 15:51   jardunaldiak

Aurten, urriaren 14tik 20ra izango da eta Bidebarrieta Liburutegia kokagune nagusitzat hartuz, jentaurrera hainbat poeta eta musikari ekarriko ditu okasinorako antolatu diren ekimen desbardinen bitartez.

Ibone Bengoetxea Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Zinegotziak eta Begoña Moran, Bidebarrieta Kulturguneko programatzaileak Bilboko Poesia Astearen X. edizinoa aurkeztu dabe gaur. Aurten, urriaren 14tik 20ra izango da eta Bidebarrieta Liburutegia kokagune nagusitzat hartuz, jentaurrera hainbat poeta eta musikari ekarriko ditu okasinorako antolatu diren ekimen desbardinen bitartez.

Antonio Gamoreda Cervantes Saria da programa zabal honen muina (Idazle honek 'Un armario lleno de sombra' izeneko errezitaldia egingo dau eguenean, hilaren 15ean, Bidebarrieta Liburutegian, 19:30ean. Edozelan be, Gabriel Aresti euskal idazlea be omenduko da bihar, hilak 14, 'Bizkaitarra' eta 'Maldan behera' liburuen 50. urteurrena tarteko dala, 50 bat idazlek Arestiren poesiak irakurriko dituelako. Urteetan isilik egon ostean, Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin eta Josu Eizagirreren 'Bar Puerto' ikuskizunagaz gozetako aukerea egongo da; poesia irakurraldiak, jazza eta poesia buztartuz kontzertu berezia eta Bilboko Alde Zaharrean zehar bizikleta ibilbide bat iragarri ditue, beste ekitaldi batzuen artean.

Egitaraua kontsultau gura izan ezkero, ondoko loturan klik egin:

X. Bilbao Poesia Astea

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu