BLV-ART, Bilbo Zaharra bizibarritzeko egitarau kulturala martxan gaurtik

Bizkaie! 2009-10-08 12:21   jardunaldiak

Abanguardiako arteak Bilboko kaleak hartuko ditu Bilbo Zaharra Kulturarako Zubia programearen hirugarren edizinoari esker. Aurten, sortzaile gazteen lanak ezagutarazotea da helburua eta, horretarako, egitarau barritzailea preparau dabe antolatzaileek. Horretarako, izen esanguratsua jarri jako edizino barriari: BLV-ART.

Abanguardiako arteak Bilboko kaleak hartuko ditu Bilbo Zaharra Kulturarako Zubia programearen hirugarren edizinoari esker. Aurten, sortzaile gazteen lanak ezagutarazotea da helburua eta, horretarako, egitarau barritzailea preparau dabe antolatzaileek. Horretarako, izen esanguratsua jarri jako edizino barriari: BLV-ART. San Frantzisko eta Bilbo Zaharreko eskaintza kulturala suspertzeko eta zabaltzeko Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak martxan jarritako ekimena gaur, urriak 8, hasiko da eta urriaren 17ra arte iraungo dau. Hainbat ekimenez gozetako aukerea eskainiko da, graffiti eta skate tailerrak, bisita gidatuak arte galerietatik, kale-instazinoak, kontzertuak, tatuaje tekniken erakustaldiak zein dokumentalen proiekzinoak eta abar.


Hasiera-ekitaldia

BLV-ART programea gaur, urriak 8, hasiko da 19:30ean Arte Berreginen Museoan izango dan Puni-Puni. Miradas cruzadas sobre la creación gráfica entre artistas japonesas y españolas erakusketearen inaugurazinoagaz. Castellón, Málaga, Zaragoza eta Valencia lako urietan izandako erakusketa honetan, hain desbardinak diran kulturen arteko loturak ikusi ahal izango dira. Teresa Pérez Contreras da komisarioa eta bere obra batzuk be ikusgai izango dira.

21:30ean, Hidrogenesse eta Elbis Rever artistek kontzertua eskainiko dabe El balcón de la Lola tabernan. Eta eguna Luzinterruptus eta SPYren inaugurazino ekitaldiakaz amaituko da.

Bilbo Zaharra Kulturarako Zubia programeagaz, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren helburuak auzoari balioa emotea eta bere erakargarritasuna eta komunikazinoa uriko gainontzeko bazterrakaz lotzea dira. Ekimenetan, diseinuan zein egitaraua egiteko orduan auzoko eragile kulturalek parte hartzen dabe. Ganera, programea Bilbo Zaharreko, San Frantsizkoko eta Zabalako 2005-2009 Plan Berezian sartuta dago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu