The Hot Dogs talde gipuzkoarrak 'Nothing But a Bad Day' laugarren diskoa kaleratuko dau
2009-09-23 10:53 MusikeaUrretxuko taldea 2006an barriro alkartu zanetik bigarren diskoa izango da 'Nothing But a Bad Day' eta herri gipuzkoarreko Pagoeta Antzokian grabau eben zuzenean pasa dan martian. Ahotsak Madrileko El Fono Raptor estudioetan sartu zituen eta lana martia eta garagarrila bitartean nahastau dabe. Masterizazinoa abuztuan egin eban A Coruñan Saul Patiñok.
The Hot Dogs talde gipuzkoarrak prest dauka honezkero bere ibilbideko laugarren diskoa izango dana, 'Nothing But a Bad Day' izenburukoa, eta datorren urriaren 5ean izango da kalean, CD eta LP formatuetan, GP Records diskoetxearen eskutik.
Urretxuko taldea 2006an barriro alkartu zanetik bigarren diskoa izango da 'Nothing But a Bad Day' eta herri gipuzkoarreko Pagoeta Antzokian grabau eben zuzenean pasa dan martian. Ahotsak Madrileko El Fono Raptor estudioetan sartu zituen eta lana martia eta garagarrila bitartean nahastau dabe. Masterizazinoa abuztuan egin eban A Coruñan Saul Patiñok.
Orain, kanta barriak zuzenean aurkezteko bireari ekingo deutse eta honezkero egun batzuk zehaztu ditue: irailaren 26an Lazkaoko plazan, Eureka Hot IV-gaz batera; urriaren 9an Donostiako Complot aretoan; urriaren 16an Altsasuko Gernika aretoan; eta zemendiaren 6an Barakaldoko Edaska aretoan, Colajets-egaz batera.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!