Bilboko uri-espazioa berreskuratu gura dau Jet Lag Bio´09 jaialdiak

Bizkaie! 2009-09-08 15:38   jardunaldiak

Urriaren 1etik 4ra, Jet Lag Bio´09 Bilbao Urban Expression jaialdia lau bloketan garatuko da uriburu bizkaitarrean: parte-hartzeak, Moda eta Joerak, Urban Kirolak eta Musikea. Ekintza horreek Bilboko hainbat espaziotan egingo dira eta Berlin, Dakar, Medellin, San Frantzisko eta Shanghaiko uri-kultura gazteen espilu izango dira. Aurkezpen-ekitaldian Bilboko Udaleko Enplegu, Gazteria eta Kirol arloko zinegotzi Jon Sustatxa eta arlo bereko ordezkari Mari Jose Miralles eta Jose Antonio Garaizar izan dira.

'Jet Lag Bio Fest desbardina dalako nabarmentzen da, ez dalako ohiko jaialdi bat', adierazo dau Sustatxak. Aurten, bigarrenez, uri-espazioa berreskuratzeko eta uria gazteen topaleku eta adierazpen-leku legez berreskuratzeko apustua egin dabela azpimarratu eta ekimenak iraungo dituan egunetarako antolatutako ekintzen barri emon dabe.

Jaialdiaren 'Parte hartzeak' izeneko atalean, Bilboren ganeko postalak, graffiti erakusketea, argazki lehiaketea, zirkua -malabarak, aire-ariketak...-, argizko paisajeak eta beste hainbat ikuskizun edo ekimen izango dira uri bizkaitarreko auzo eta agertoki desbardinetan. 'Moda eta Joerak' atalari jagokonean, makillajea, estetikea, jantzigintzea eta komikia buztartuko dituen ekitaldiak dagoz antolatuta. 'Urban Kirola' arloan, txirrindularitza akrobatikoaren erakustaldia, patinatzaile dinamizatzaileekin topaketak eta uri-saskibaloia izango dira, besteak beste, antolatutako ekitaldiak. Azkenik, musikeak be lekutxua izango dau aurtengo Jet Lag Bio jaialdian eta, Bilborock aretoan, Yuguo, Grito, Munlet, Mouse on Mars, Positiva edota The Freeks taldeak arituko dira.

Izen-emotea

Jet Lag Bio jaialdiaren harian antolatutako zenbait ekimenetan parte hartzeko plaza kopurua mugatua da. Horregaitik, irailaren 15a baino lehen, webgunearen bitartez, inskripzioak@bilbaojetlag.net helbidera mezua bialduta, 944204488 telefonora deituta edota Gazteen Informazio Bulegoan (Zabalgune Plaza, 11) izena emon behar da. Egintza egiten dan egunean, lekuan bertan emon ahal izango da izena, plazak beterik ez badagoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu