Arte garaikidearen eta narrazinoaren arteko buztarketea aztergai Guggenheim museoan

Bizkaie! 2009-06-24 12:25   jardunaldiak

Guggenheim Bilbao Museoak eta Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Arte Eder Fakultadeak 'Artea eta sormena III: narrazinoak arte garaikidean' udako eskainiko dabe museoan bertan eguenean eta barikuan, 2007an sinatu eben lankidetza hitzarmenaren arabera, museoko iturriek jakinarazo dabenez.

Guggenheim Bilbao Museoak eta Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Arte Eder Fakultadeak 'Artea eta sormena III: narrazinoak arte garaikidean' udako eskainiko dabe museoan bertan eguenean eta barikuan, 2007an sinatu eben lankidetza hitzarmenaren arabera, museoko iturriek jakinarazo dabenez.

Aurtengoa hirugarren 'Artea eta sormena' ikastaroa da eta horren koordinatzaile izan dira Josu Rekalde, artistea eta EHUko Arte Eder Fakultadeko katedraduna; eta Marta Arzak, Hezkuntza eta Interpretazio zuzendariordea Guggenheim Bilbao Museoan. EHUk antolatzen dituan 'Bilbao Arte eta Kultura 2009' udako ikastaroen barruan dago.

Guggenheim Bilbao Museoan 'Pribatutik publikora: Guggenheim Bildumak' erakusketan narrazinoaren erabilerea arte garaikidean azaltzen da. Horretarako, hainbat modutan aztertuko da narrazinoa: batetik, egileei jagokezan ezaugarriak aintzat hartuko dira, hau da, banaka lan egiten daben artistenak edo alkarregaz sortzea proponiduten daben taldeenak; eta, bestetik, narrazinoari berari jagokozan ezaugarriak aztertuko dira, hau da, literaltasuna eta irakurketea.

Ikastaroaren helburuak dira sortze-prozesuan dagozan aukerak eta narrazinoa hezkuntzarako tresna legez zelakoa dan aztertzea. Narrazinoak arte garaikidean zelan eragiten dauen ikertzeko, hainbat saiotan -berbaldiak, eztabaida-guneak, lantegi praktikoak- gai hori jorratuko dabe nazinoarteko hainbat artistak eta jakitunek.


Egitaraua

Eguen goizean, 'Literaltasuna esperientzia artistikoan: istorioak kontatzea' saioari ekingo jako. Bertan izango da nazinoartean ezaguna dan Peter Greenway zinema-artistea 'Margoztutako ipuinetatik filmautako ipuinetara' berbaldiagaz. Ondoren, Rika Burnham New Yorkeko Frick Collection-aren Hezkuntza arduradunak hartuko dau berbea 'Begien eta adimenaren ertzean: irakaskuntza-ereduak XXI. mendean' berbaldian.

Arratsaldez, Jac Leirner artisteak bere ibilbideko artelan batzuen atzean dagozan pasadizoak eta berezitasunak azalduko ditu 'Artelana sortzearen esperientzia' izeneko berbaldian.

Barikuan, 'Elkarlotzen diren narrazinoak' saioari ekingo jako. Horretan lan-taldean sortzen eta jarduten daben ZEMOS 98 taldeko bi kide izango dira, Ruben Diaz eta Felipe G. Gil, 'Iturburu-kodea: birnahasketea' berbaldia eskaintzeko. Ikastaroa amaitzeko, Francesc Torres artista katalan ezagunak 'Instalazino multimedia historiako hainbat narrazinoen euskarri legez' gaiaren inguruan egingo dau berba.


'Pribatutik publikora: Guggenheim Bildumak'

Bagilaren 26tik datorren urteko urtarrilaren 10era bitartean, 'Pribadutik publikora: Guggeheim Bildumak' izeneko erakusketea egongo da ikusgai museoan. Erakusketan ehun bat artelan jarriko dira ikusgai, Solomon R. Guggenheim Fundazinoaren Bilduma Iraukorraren izaerea eta bilakaera aditzera emoteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu