Elorrio musikaz eta antzerkiz jantziko da Musikaire jaialdiagaz

Bizkaie! 2009-06-23 10:45   kulturbiz

Bagilaren 27tik garagarrilaren 26ra, Elorrioko Musikaire jaialdiak danetara 14 emonaldi eskainiko ditu: 9 kontzertu eta 5 antzerki-ikuskizun. Tartean, azoka kulturala be egongo da. Oreka TX eta Clownic konpainiaren '100% tricicle' obra ezaguna egongo dira bertan, besteak beste.

Bagilaren 27tik garagarrilaren 26ra, Elorrioko Musikaire jaialdiak danetara 14 emonaldi eskainiko ditu: 9 kontzertu eta 5 antzerki-ikuskizun. Tartean, azoka kulturala be egongo da. Jaialdiaren ostean, abuztuko eguen guztietan, Klikaire ikusentzunezko emonaldiek giroa manteniduko dabe uda amaierara arte.

'Urtetik urtera jente gehiago hurreratzen da', zehaztu dabe antolatzaileek. Honezkero, hamar urte pasau dira Musikairek kulturea kalera atara ebanetik.

Aurten, musikearen arloan estilo ugari buztartuko dira: kontzertu klasikoak, folka, jazza, fadoa, munduko musikea, tradizionala, elektronikoa, rocka, musika baltza… Izen aitagarrienak 17 hippies, Oreka Tx, Blue Harlem, Ara Malikian, Mastretta, Delorean... dira.

Antzerkiaren arloan, Clownic konpainiaren '100% tricicle' obra ezaguna, Circus Klezmer konpainiaren ikuskizun ikusgarri bat, Itinerarte 09ren eskutik datorren Hondurasgo 'Mea Culpa' edota Nando e Mailaren kale-antzerkiak osotzen dabe kartela.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu