Bilboko Artelan Berreginen Museoak zabalik dauka udalekuetarako izena emoteko epea
2009-06-09 11:46 kulturbizIkastaro egunetan, goizeko 10:00etan hasiko da jarduna eta etxeko txikienek goiza bertan pasetako aukerea izango dabe, 13:30ak arte. Egun bakotxerako jarduera desbardinak antolatu ditu Museoak, Mariaren Bihotza Eleiza barruan zein kanpoan egiteko ekimenak. Mariaren Bihotza plazako indusketara eta Arkeologia Museora bisita gidatua, arkeologia lantegiak eta Berreginen Museoko bildumetatik zehar ibilaldiak.
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren menpeko Bilboko Artelan Berreginen Museoak zabalik dauka udalekuetan izena emoteko epea datorren barikura arte, bagilaren 12ra arte. Egun bakarrerako zein egun guztietarako emon daiteke izena ondoko telefono zenbakira deituta: 944157673). Egun bakotxaren prezioa 3 eurokoa da. Ikastaroak, barriz, hilaren 25, 26, 29 eta 30ean egingo dira eta 8 eta 12 urte bitarteko umeentzat zuzendurik dagoz.
Ikastaro egunetan, goizeko 10:00etan hasiko da jarduna eta etxeko txikienek goiza bertan pasetako aukerea izango dabe, 13:30ak arte. Egun bakotxerako jarduera desbardinak antolatu ditu Museoak, Mariaren Bihotza Eleiza barruan zein kanpoan egiteko ekimenak. Mariaren Bihotza plazako indusketara eta Arkeologia Museora bisita gidatua, arkeologia lantegiak eta Berreginen Museoko bildumetatik zehar ibilaldiak. Azken egunean hilaren 30ean, jai txiki bat antolatu da aurtengo tailerrei amaierea emoteko.
Ekimen honegaz Museoak bere alderdi pedadogikoa eta kulturala finkatzen dau ekintza eta jarduera desbardinak antolatuta, honegaz San Frantzisko auzoko dinamizatzaile sozio-kulturala bihurtu dalarik.
Bilboko Artelan Berreginen Museoa 2006ko zemendian berredegi eben Mariaren Bihotza eleiza zaharrean dauen oraingo kokalekuan, eta Bizkaiko uriburuko museorik zaharrenetakoa da. Orain 80 urte sortua, era honetako museorik onenetakoa da, bilduman dituan artelan berreginen kalidade eta zabaltasunari erreparauta. Eskultura arloko garai guztietako artelan handien kopia zehatzak batzen ditu, besteak beste, Samotraziako Garaipena, Miloko Venus edota Migel Angelen Moises. Ia hamar urtez zarratuta egon ondoren, gaur egun aparteko eraikin batean kokatu izanaren balio erantsiaz aurkezten da publikoaren aurrean, estilo gotiko barrian diseinautako XIX. mende amaierako eleiza zahar batean, hain zuzen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!