Manuel Balsa ‘El ruso’ maisuak emongo dau aurtengo marrazketa-ikastaroa Bilboko Artelan Berreginen Museoan

Bizkaie! 2009-06-05 14:31   jardunaldiak

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Saila eta Bizkaiko Foru Aldundiaren menpe dagoan Bilboko Artelan Berreginen Museoak datorren bagilaren 12rarte zabaldu dau uda honetako marrazketa eta margolaritza ikastaro trinkorako izena emoteko epea.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Saila eta Bizkaiko Foru Aldundiaren menpe dagoan Bilboko Artelan Berreginen Museoak datorren bagilaren 12rarte zabaldu dau uda honetako marrazketa eta margolaritza ikastaro trinkorako izena emoteko epea. Ikastaroa Manuel Balsa ‘El ruso’ maisuak emongo dau eta goizeko eta arratsaldeko taldeak egingo dira, asteartetik barikura, garagarrilaren 1etik 30era.

Ikastaroan eskainitako plaza-kopurua mugatua da (30 ikasle txanda bakotxean) eta, beraz, lehentasuna izango dabe Arkitektura, Arte Eder eta Batxilergoko 2. Zikloko ikasleek. Hilaren 19an jakinarazoko da onartutako ikasleen zerrendea eta matrikulea hilaren 22 eta 26 bitartean egin behar izango da. Ikastaroaren prezioa 210 eurokoa da.

Ikastaroa Museoak Mirasol Kondearen kaleko 2.zenbakian dauen egoitzan egingo da (egoitza didaktikoa). Ordutegiei jagokenez, goizeko txandea 10:00etan hasi eta 13:00etan amaituko da; arratsaldekoa, 16:00etatik 19:00etara izango da. Txanda biak martitzenetik barikura bitartean izango dira.

Manuel Balsari ‘El Ruso´ ezizenez ezagutzen jako, `gerrako umea´ izateagaitik. Disziplina honetan Euskadiko maisurik onenen artean kokatzen dabe askok. Ehunka ikasle izan ditu, margolari eta arkitekto ezagunenak zein Arte Ederretako irakasle edo ardura artistikoak dituen ume, erretirau eta etxekoandreak.

Informazino gehiago gura izan ezkero, deitu 94 415 76 73 telefonora martitzenetik barikura 10:00etatik 13.00etara eta 16.00etatik 20:00etara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu