Nazinoarteko 18 aditu Guggenheim Bilbao Museoan Asiako arte modernoaren eta garaikidearen inguruan
2009-06-01 11:48 jardunaldiakAldi honetan, Guggenheim Bilbao Museoan egingo da biltzar hau, eta bertako zuzendari nagusi Juan Ignacio Vidartek, Guggenheim Fundazinoaren Estrategia Globalerako zuzendari nagusi dan aldetik, Abu Dhabin eregiko dan hurrengo Guggenheim Museoari buruzko aurkezpena egingo dau.
Nazinoartean ospetsu diran bi asiar artistari eskainitako 'Cai Guo-Qiang: sinetsi nahi dut' eta 'Murakami' erakusketakaz batera, Guggenheim Bilbao Museoak Asian Art Council asiar arte batzordearen bigarren deialdiari harrerea egingo deutso bagilaren 2ra bitartean. Bertan, nazinoarteko 18 aditu, arte arduradun, artista eta bildumagilek nazinoarteko arte moderno eta garaikidearen testuinguruan asiar arteak bizi dauen egoeraz jardungo dabe, baita Guggenheim Sarea osotzen dabenak lako museo nagusietako erakusketa, hezkuntza eta eskuraketa programetan zelan integretan dan.
'Asian Art Councilen biltzarra aldaketa aldi batean egiten da, nazinoartean nabarmentzen ari dan asiar arte moderno eta garaikidearen testuinguru sortu barria dala eta. Holan, Guggenheim Fundazinoa posizio bikain batean dago nazinoarteko arte ardura sistemearen barruan asiar arteak dauen garrantzia zehazteko funtsezko zeregin honetan', esan dau Alexandra Munroe New Yorkeko Guggenheim Museoko Asiako Artearen Arte arduradun nagusiak eta ekitaldi honen antolatzaile eta moderatzaileak.
Asian Art Councilen inaugurazino saioa 2007ko irailean izan zan New Yorkeko Guggenheim Museoan. Asian Art Council arte asiar batzordeak 'think tank' gisa dihardu, hau da, arte arduradunak batzen ditu asiar arte moderno eta garaikidearen inguruan Guggenheim Fundazinoan egiten dan lanaren oinarri intelektuala aberasteko asmotan, baita oraingo arte ardura lanaren funtsezko alderdiei buruz eztabaidatzeko be.
Hiru egun iraungo dauen biltzarraren programea hainbat berbaldi eta mahai-inguruk osotzen dabe, baita jarraian izango diran eztabaida saioek be.
Asian Art Council-en bilerak ondoko gaien ingurukoak izango dira: unibersaltasuna, kosmopolitismoa edo 'glokalismoa'; barrikuntzea, irudimena eta sormenezko deseraikuntza; edo modernotasunari buruzko gaur egungo gogoetak Asian, diskurtso artistiko kritikorako teknologia barriei lotutako beste kontzeptu batzuez gan.
Aldi honetan, Guggenheim Bilbao Museoan egingo da biltzar hau, eta bertako zuzendari nagusi Juan Ignacio Vidartek, Guggenheim Fundazinoaren Estrategia Globalerako zuzendari nagusi dan aldetik, Abu Dhabin eregiko dan hurrengo Guggenheim Museoari buruzko aurkezpena egingo dau.
Biltzar honetako saio eta jarduera guztiak ateak zarratuta egingo dira, mahai-inguru bat izan ezik, Museoko Entzungelan bagilaren 1ean, 19:00etan egingo dana: 'Asiar Arte Garaikidea eta Nazinoarteko Bienalak'. Bertan, artean aditu eta Asian Art Councileko kide diran David Elliott, Hou Hanru eta Jack Persekian nazinoarteko erakusketa bienalen antolakuntzeari buruz arituko dira eta mendebaldekoa ez dan artea testuinguru globalean aurkezteko moduari buruz dituen eretxiak azalduko ditue. Publikoa doban bertaratu ahal izango da eta moderatzailea Alexandra Munroe izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!