Musikea eta jantzea buztarturik: 'Nora', Mikel Urdangarin eta Traspasos Dantza taldearen ikuskizun barria

Bizkaie! 2009-05-15 11:34   kulturbiz

Musika, berba eta dantza bidezko bidaia hau maiatzaren 23 eta 24an aurkeztuko dabe Gasteizeko Jesus Ibañez de Matauco Antzokian. Hilaren 23an, zapatuan, 18:30ean eta 20:30ean eta 24an, domekan, barriz, 19:30ean.

Pianoa eta bibolina lagun, Mikel Urdangarin musikariak eta Traspasos dantza taldeak alkarlanean sortutako ikuskizuna da 'Nora'. Hamar kantu tarteko dirala musikearen eta mobimentuaren arteko buztarketea dakarren bidaia da honako hau. Emozinoz betetako bidaia eskaini nahi deuskue, sentipen desbardinak harilkatu eta ikusleari helarazoten saiatu. Abentura hau hilaren 23 eta 24an gauzatuko da Gasteizen.

'Nora'-k ez dau bilatzen erantzun bat, beste bidaietan bezela, musika eta jantzearen bidezko bidaia honetan be helmugea baino garrantzitsuagoa baita ibilbidea.

Mikel Urdangarinek, biolina eta pianoa lagun, eta Traspasos dantza taldeak, alkarregaz jorratzen ditue adierazpen bideak, hizkuntza unibersal banatan batera berba eginaz eta ikusentzuleari sentsazino ugari sortarazoz.

Musika, berba eta dantza bidezko bidaia hau maiatzaren 23 eta 24an aurkeztuko dabe Gasteizeko Jesus Ibañez de Matauco Antzokian. Hilaren 23an, zapatuan, 18:30ean eta 20:30ean eta 24an, domekan, barriz, 19:30ean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu