'Hitzen Musika' Haur eta Gazteen Liburuaren Nazinoarteko Eguna 2009

Bizkaie! 2009-04-02 10:26   kulturbiz

Apirilaren 2an eta 3an, AlhóndigaBilbaok Haur eta Gazteen Liburuaren Nazinoarteko Eguna ospatzera konbidatzen gaitu, Hans Christian Andersen idazle daniarraren jaiotza gogoratuz. Hitzordua BilbokoIndautxu plazan izango da.

Apirilaren 2an eta 3an, AlhóndigaBilbaok Haur eta Gazteen Liburuaren Nazinoarteko Eguna ospatzera konbidatzen gaitu, Hans Christian Andersen idazle daniarraren jaiotza gogoratuz. Hitzordua BilbokoIndautxu plazan izango da.

Literaturea, musikea eta teknologia barriak alkartu egingo dira, Haur eta Gazteen Liburuaren Nazinoarteko Eguna ospatzeko. Bilboko ikastetxeei zuzendutako jarduerak eta jente guztiari zuzendutakoak egongo dira.


Egitaraua

9:30 - 16:00 Apirilaren 2an (eguena) eta 3an (barikua):

Emon izena: info@alhondigabilbao.com
Haur eta Gazteen liburuaren nazinoarteko eguneko mezu ofizialaren irakurketea.

12:00 Eguena, apirilak 2, Aurten, AlhóndigaBilbaok Unai Basurko itsasgizonaren partaidetzea izango dau.


Athletic geuria eta literaturea!

19:00 Jente guztiarentzat

Gorka Iraizoz atezain zuri-gorriak bat egingo dau Haur eta Gazteen Liburuaren Nazinoarteko Egunaren ospakizunagaz eta AlhóndigaBilbaogaz. Bere libururik gogokoenak zeintzuk diran esango deusku, eta gaztetxoak irakurketan murgiltzera animauko ditu.


El perejil y la Diva Infantil: 'El Secreto de la Flauta Mágica'.

19:30 Eguena, apirilak 2, jente guztiarentzat.

Gozau W. Amadeus Mozarten musikaz, Paspartú Teatro konpainiaren eskutik. Antzezlan honetan, Perejil eta Diva Infantil izeneko personaiak esnatu egingo dira, eta, musikearen hari ikusezinen agindupean, Tamino eta Papaguenoren abenturea kontauko deuskue kantuz, Gauaren Erresuman zehar maitasunaren bila egindako bidaiaren barri emonez. Bidaia horretan, Tamino eta Papaguenogaz batera, musikearen sekretu guztiak gordeten dituan txirula baten magia izango dabe lagun.

* Antzezlana gazteleraz izango da eta sarrerea dobanekoa.

SMS Book

17:00 - 19:00 Apirilaren 2an (eguena) eta 3an (barikua) Gazteentzat

Eskuko telefonoetako SMS eta txatetako idazkerak eta zeinuak erabiliz, istorio bat sortzeko konbita.

*Egunean 100 personarako leku mugatua.


Infoespazioa

17:00 - 19:00 Apirilaren 2an eta 3an, jente guztiarentzat.

AlhóndigaBilbaok musikeagaz lotutako liburuak, Hans Christian Andersenen ipuinak, teknologia barriak... eroango ditu Indautxu Plazara, txikienek liburuak irakurri ahal izan daiezan zenbait begiraleren laguntzinoagaz. Modu horretan, irakurriz dibertiduten ikasiko dabe.


Jolas musikalak

17:00 - 19:00 Apirilaren 2an eta 3an, jente guztiarentzat.

Musikearen eta aktoreen bidez, ipuinakaz gozetako aukerea. Gainera, aktoreakaz jolastu, gauzak imajinau eta zenbait ipuin ezagun antzezteko aukerea izango da: Ahatetxo Itsusia, Berunezko Soldadutxoa, Sirenatxoa...


Freestyle bertso solasa

19:30 Barikua, apirilak 3, gazteentzat.

3 MC (raperoak) eta 2 bertsolari. Hip-hop kulturea eta euskal tradizinoa. Zatoz fusino musikaleko kontzertu honetara, eta gozau rapaz, hip-hopaz eta bertsoez. Eta lortu txapa bat!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu