Oreka Tx txalapartariek Arriagan aurkeztuko dabe 'Nömadak Tx Zuzenean' ikuskizuna
2009-01-12 14:43 MusikeaOreka Tx txalapartari taldeak Bilboko Arriaga Antzokian aurkeztuko dau, datorren martiaren 3an, 'Nömadak Tx Zuzenean' ikuskizuna. Oraingoan, konbidautako musikari batzuek izango ditue lagun Oreka Tx-eko kideek, besteak beste, Mendebaldeko Saharako Ariza Brahim abeslaria, Ganzoring artista mongoliarrra eta Ouafaa Aouttah abeslari bereberea.
Oreka Tx txalapartari taldeak Bilboko Arriaga Antzokian aurkeztuko dau, datorren martiaren 3an, 'Nömadak Tx Zuzenean' ikuskizuna. Oraingoan, konbidautako musikari batzuek izango ditue lagun Oreka Tx-eko kideek, besteak beste, Mendebaldeko Saharako Ariza Brahim abeslaria, Ganzoring artista mongoliarrra eta Ouafaa Aouttah abeslari bereberea.
Harkaitz Martinez, Igor Otxoa eta Mikel Ugarte dira Oreka Tx, eta bi urtez eszenatokietatik urrun egon ondoren, barriro bueltauko dira euren musikea zuzenean eskaintzeko, tartean Bilboko Arriaga Antzokira. Mixel Ducau, Ritxi Salaberri, Juanjo Otxantorena eta Iñigo Egia jotzaileek parte hartuko dabe kontzertuan. Kontzerturako sarrerak honezkero salgai jarri dira, 6 eta 18 euro bitartean.
Oreka Tx txalapartariek, hitzordu horretarako batutako musikariakaz batera, musika eta irudiak nahasten dituan kontzertu-bidaia harrigarria eskainiko dabe ikuskizunean. Indiara, Laponiara, Saharara eta Mongoliara egindako bidaien ondorioz sortutako musika interpretauko dabe, eszenatokiaren alboan jarritako pantaila handian agertuko diran beste musikari batzukaz batera.
Zuzeneko musikea 'Nömadak Tx' pelikulako soinu-bandan oinarrituko da. Proiektu hori 2003, 2004 eta 2005ean egin eben eta bi musikarien historia kontetan da. Zintea Donostiako Zinemaldian estreinau zan 2006. urtean, mundu osoko ehun jaialdi baino gehiagotan emon da eta orain arte 15 sari jaso ditu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!