Gipuzkoako Aldundiak 2,9 miloe euro banatuko ditu euskerazko produktuen produkzinoa eta kontsumoa sustatzeko
2008-12-12 14:56 Euskerea berbagaiEuskerazko hedabideen kontsumitzaile kopurua handitu, euskal produktuen kontsumoa sustatu eta, udalen lankidetzearen bidez, euskerea bizibarritzeko ekintzak bultzatu nahi ditu Euskara Zuzendaritzeak.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaritzeak 2.884.520 euro bideratuko ditu euskerazko produktuetarako eta euskerearen erabilerea sustatzeko. Euskerazko hedabideen kontsumitzaile kopurua handitu, euskal produktuen kontsumoa sustatu eta, udalen lankidetzearen bidez, euskerea bizibarritzeko ekintzak bultzatu nahi ditu Euskara Zuzendaritzeak.
Foru erakundetik adierazo dabenez, diruz laguntzen diran esparruetan nagusi dira hedabideak, laguntzen % 39 jaso dabe eta. Euskerazko hedabideentzat 1.121.520 euro bideratu dira, besteak beste, esparru barri batera zabaldu baita aurten, eta euskera hutsez emitiduten daben herri eta eskualde mailako telebistek Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa izan dabe.
Modu honetan, diru-laguntzinoa euskera hutsean emitiduten daben Gipuzkoako lau komunikabideren artean banatu da: Goiena Komunikazio Zerbitzuak Koop. Elkartea; Goiherriko Ikuskari S.L.; Tolosako Komunikabideak S.L.; eta Urolaldeko Komunikabideak S.L..
Euskerearen erabilerea sendotzeko proiektu eta produktuak be diruz lagundu ditu foru erakundeak. Holan, euskerazko produktuak produziduteko 450.000 euroko laguntzinoagaz zazpi enpresek eta sei alkartek aurkeztutako 24 proiekturi emon jake bultzadea. Proiektu horreek euskerazko filmak sustatu eta euskerazko DVD, CD-Rom eta beste proiektu batzuk bultzatzea dabe helburu. Bestetik, ume eta gazteen aisialdirako produktuak produzidu eta zabaltzeko bost enpresek eta bost alkartek aisialdian euskeraz aritzeko produktu barriak finantzau ditue.
Herri, eskualde eta lurralde mailan banatzen diran egunkari nahiz aldizkariak sustatzeko, bestalde, 861.520 euro banatu dira. Danetara, 38 aldizkarik jaso dabe laguntzinoa.
Euskerazko produktuen produkzinoa eta zabalkundea ez eze, Euskerea Bizibarritzeko Plan Nagusia be bultzatu nahi dau Foru Aldundiak Gipuzkoako herrietan, eta lurraldeko 47 udalerritan planak garatu ahal izateko 400.000 euro bideratu dira.
Euskara alkarteek euren urteko programa eta ekintzakaz aurrera egiteko jasoten daben laguntzinoa be maila beretsukoa da: 397.000 euro. Diru horregaz 62 alkarteren jarduerak finantzau dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!