Bikain ziurtagiria jaso dabe 30 enpresak

Bizkaie! 2008-11-11 10:19   Euskerea berbagai

Hogeta hamar enpresak Bikain ziurtagiria jaso dabe Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren eskutik, enpresa eta sozioekonomia esparruetan euskerearen normalizazinoa aintzat hartzen dauen ziurtagiria, hain zuzen be.

Hogeta hamar enpresak Bikain ziurtagiria jaso dabe Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren eskutik, enpresa eta sozioekonomia esparruetan euskerearen normalizazinoa aintzat hartzen dauen ziurtagiria, hain zuzen be.

Eusko Jaurlaritzeak adierazo dauenez, Bikain ziurtagiria publikoa, ofiziala eta dobakoa da, eta ebaluaketa prozesua izateko prest agertu diran 30 enpresek lortu dabe. Horreetako zazpi enpresak oinarrizko mailako ziurtagiria lortu dabe, 17k erdi mailakoa eta beste seik goi mailakoa.

Enpresen gehiengoa, 22, zerbitzu-sektorekoa da eta ganerakoak industria-sektorekoak. Lurralde historikoak aintzat hartuta, 17 Gipuzkoakoak dira, 11 Bizkaikoak eta bi Arabakoak.

Guztiei txosten bat emon deutsee; bertan, alde garrantzitsuak, hobetzeko dagoana, aholkuak eta lortutako puntuazinoa agertzen dira. Juan Jose Ibarretxe lehendakariak 30 enpresa horreek euskerea euren jardueran ezartzeko egindako lan handia eskertu nahi izan dau.

Ibarretxek ziurtatu dauenez, 'kalidadean eta barrikuntzan helburuak gauzatzeko gakoa hizkuntza-kudeaketa on bat egitea da' eta, nabarmendu dauenez, 'eleaniztasunaren kudeaketa on bat kalidadearen eta bikaintasunaren ezinbesteko osogarria da'.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu