Nipondar tribuak protagonista II. Mangamore Jaialdian
2008-10-09 13:03 jardunaldiakAmorebieta-Etxanoko Zelaieta Kultur Etxeak Mangamore edo manganime eta japoniar kulturearen jardunaldien bigarren ekitaldia jasoko dau asteburu honetan (10etik 12ra). Aurtengo ekitaldian niponiar tribuak izango dira jardunaldietako gai nagusia.
Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Kultur Etxeak Mangamore edo manganime eta japoniar kulturearen jardunaldien bigarren ekitaldia jasoko dau asteburu honetan (10etik 12ra). Aurtengo ekitaldian nipondar tribuak izango dira jardunaldietako gai nagusia.
Ametx-en (Amorebieta-Etxanoko Udaleko Kultura Erakundea) eskutik sortutako ekimen honen helburua, subkultura honetan, bertan batzen diran diziplina eta osogarri diran beste askotaz gazteriak agertzen dauen interesari erantzutea da. Aitatu jardunaldiak joan dan urtean sortu ziran herrialde mailan erreferente eta urteetan zehar jarraipena izango dauen ekintza izateko asmoz.
Urriaren 10, 11 eta 12an egingo diran jardunaldiek, gazteria eta orokorrean interesa daukien guztiei kultura barri hau helarazo nahi deutse, zaletuek gozau eta jakin-mina daukienek mundu berezi honetaz zeozer gehiago ikas daien.
Jarduerak
Manga munduagaz zerikusia daben ekintzen eskaintza zabala preparau dabe antolatzaileek. Gothic lolitei buruzko erakusketea, jolas frikiak, anime proiekzinoak, kirolak eta berbaldiak izango dira besteak beste.
Tailerrak be interesgarriak izan daitekez, bai kultura honetan zaletuak diranentzat, baita, gaiaz ezagupen handirik ez daukienentzat be. Honakoak izango dira tailerrak: Ikus-makilajea eta uleapaintzea, Japoniar idazkerea, Ikebana (japoniar lora artea) eta Origami (papelez egindako artea).
Beste alde batetik, bi izango dira eskainiko diran berbaldiak, bata niponiar tribuei buruzkoa eta gothic lolitei buruzkoa bestea.
Kirolari dagokionean, Karate, Judo eta Kendo, banbuzko sablea erabilten dan japoniar burruka artea. Anime eta irudi errealeko proiekzinoak eta jolas frikiak, karaoke, cosplay, DJ festa edota rol gunea be izango dira.
Maskotea eta abesti ofiziala
Nobedade legez, Mangamorek bere lehenengo maskota eta abesti ofiziala izango ditu aurten.
Pozik edo zoriontsu esan nahi dauen 'Ureshi' da maskotearen izena. Hauxe da hain zuzen be, jaialdi honen helburua, eta honen bitartez, antolatzaile guztiek transmitidu gura dabena. Jardunaldi gazteak identifiketako sortua da Ureshi, horregatik da ume bat. Baina, hazi nahi ez dauen umea da Ureshi, eta espero dan legez, jardunaldi honeek urte asko beteko dituen arren, harek txupeteagaz jarraituko dau. 'Gazteak, barriak, barritzaileak izaten jarraituko dogu urtero, holan ziurtatzen baita denporan zehar irautea. Ureshiren begiakaz begiratuta deskubridu gura dogu mundua: manga, anime eta japoniar kulturearen ganerako guztia, behin eta barriro lehenengo aldia balitz legez. Azken batean, haur baten ikuspuntutik ikusi gura dogu mundu hau.
Jorge Claver Rodriguez da maskota honen egilea. Hogei urteko gazte nafar honek interes handia dauka mundu honetaz eta zehetasun sinpleen bitartez eta bikaintasun handiz lortu dau mangamorek azaltzen dauen guztia.
Abestiari Jokin Lacalle, Seiren taldeko abeslariak jarri deutso ahotsa eta Hibai Etxebarriak produzidu dau. Euskeraz dago eta bi bertsino egin dira, bata manga soinuagaz eta bestea mendebaldeko balada estiloko bertsino mantsoagoagaz.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!