Deustuko Unibersidadeko Kultur Aisia programeak euskerearen gaineko ikastaroa eskainiko dau lehenengo aldiz

Bizkaie! 2008-10-06 14:29   Euskerea berbagai

Antolatzaileek azaldu dabenez, aurten izango da aitatutako ikastaroa eskainiko daben lehenengo aldia eta horretan, besteak beste, euskerearen jatorria, euskal idazle klasikoen ekarpena, euskera batuaren sorrerea, euskerearen egungo mapa soziolinguistikoa, mitologia eta etorkizuneko erronkak jorratuko ditue.

'Hizkuntza zahar, hizkuntza barri (euskerearen barri)' izeneko ikastaroa izango da aurten Deustuko Unibersidadeko Kultur Aisia programeak Getxoko Udalagaz (Bizkaia) alkarlanean eskainiko dauen ikastaroetako bat. Ekimen honetako ikastaroak kultur kezkak dituenei dagoz zuzenduta, edozein edadetakoak izanda eta aurretiazko titulazinorik barik. Izan be, helburuen artean, jakintza humanistikoetan sakontzea, kultur ondareaz gozetea eta gaur egungo idazleak ezagutzea dagoz.

Antolatzaileek azaldu dabenez, aurten izango da aitatutako ikastaroa eskainiko daben lehenengo aldia eta horretan, besteak beste, euskerearen jatorria, euskal idazle klasikoen ekarpena, euskera batuaren sorrerea, euskerearen egungo mapa soziolinguistikoa, mitologia eta etorkizuneko erronkak jorratuko ditue.

Irakaslea Xabier Monasterio izango da eta ikastaroa urriaren 14an, 21ean eta 28an, zemendiaren 4an, 11n, 18an eta 25ean, eta abenduaren 2an, 9an eta 16an izango da, arratsaldeko 19:00etatik 20:30etara, Algortako Villamonteko Kultur Etxean.

2008-2009 ikasturtearen lehenengo seihilebetekoan eskainiko dituen beste ikastaroak honakoak izango dira: 'Entender y disfrutar la ópera. Un lujo al alcance de todos', 'Ciudades en la historia: la ciudad y las personas' eta 'El Quijote: aprender a disfrutar de un clásico' izenburukoak.

Ikastaroen prezioa 30 eurokoa da getxotarrentzat eta 45 eurokoa udalerrian bizi ez diranentzat. Izen-emoteak eta informazino gehiago eskatzeko Villamonteko Kultur Aretora (94 491 40 80) eta Deustuko Unibersidadera (944 13 90 75) deitu liekie persona interesatuek. Izena emoteko epea urriaren 13an amaituko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu