Bidaiarien Txokoak Bidaia-postalen III. Lehiaketea abiarazo dau

Bizkaie! 2008-08-27 12:45   kulturbiz

Izena emoteko epea irailaren 19ra arte egongo da zabalik. Postal irabazlearen jaubeak hiru eguneko egonaldia irabaziko dau Kantabria edo Asturiasko landa-hotel batean.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ‘Bidaiariaren txokoa’ programeak bidaia-postalen lehiaketarako deialdia egin dau hirugarren urtez. Izena emoteko epea irailaren 19ra arte egongo da zabalik. Postal irabazlearen jaubeak hiru eguneko egonaldia irabaziko dau Kantabria edo Asturiasko landa-hotel batean bi personarentzako.

Lehiaketea zabalik egongo da edade nagusiko edozein personak parte har daian, eta gaia, postaleko irudiarena nahiz testuarena, librea izango da. Epaimahaiak irudiaren orijinaltasuna ez eze —marrazkia, lehiaketarako propio egindako muntaia eta edozein bidaiatan erositako egiazko postala izan daiteke—, testuaren kalidadea be balorauko dau, erderaz nahiz euskeraz idatzita egon. Baldintza bakarra dago: testuek postalen ohiko estiloaren arabera idatzita egon behar dabe, eta aurkeztutako lanen neurria 11x17 zentimetrokoa izango da gitxienez, eta 24x30 zentimetrokoa gehienez.

Postalak —lehiakide bakotxak bat besterik ez— postaz bialdu beharko dira, lehiatzailearen datuakaz batera, honako helbide honetara: Begoñako Udaltegia, Kultura eta Hezkuntza Saila; Circo Amateur Club Deportivo, 2 (48004 Bilbo). Jasotakoen arteko postal aukeratu batzuk erakusketa batean ikusi ahal izango dira udaltegian bertan urriaren 1etik 17ra bitartean.

Epaimahaiak irailaren 30ean ezagutarazoko dau epaia. Postal irabazlearen jaubeak bi personarentzako 3 egun eta gau 2ko egonaldia irabaziko dau Kantabria edo Asturiasko landa-hotel batean. Bigarrenak ‘Euskal Herria’ aldizkariaren urtebeko harpidetzea eta hiru gida-liburu irabaziko ditu, eta hirugarrenak Elkar Megadendako bidaia-materialaz osotutako 90 euroko lotea. Hirurek eta Begoñako -4. Barrutiko- bizilagunek idatzitako zazpi postal onenen jaubeek offsetean inprimautako Hofmann muetako album digitala eta diploma bana jasoko dabe.

Lehiaketea ‘Bidaiariaren txokoa’ izeneko programearen barruan gauzatu da, eta aurreko urteetan bezela, Radio Euskadi eta ‘Euskal Herria’ aldizkariaren lankidetzaz eta Eroski Bidaiak, Ikatz Argazkigintza eta Irudia eta Elkar Megadendaren babespean antolatu da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu