Parisko Louvre Museoa izan zan munduko bisitatuena 2007an, Londresko British Museum eta Tate Galerie-ren aurretik
2008-07-16 12:10 kulturbizParisko Louvre Museoa izan zan 2007. urtean bisita gehien jaso eban munduko museoa, zortzi miloe bisitari baino gehiagogaz. Londresko British Museum kokatu zan bigarren tokian, ia 5,5 miloe bisitarigaz, eta uriburu britainiarreko Tate Galerie hirugarren, ia 5,1 miloe bisita jasota.
Parisko Louvre Museoa izan zan 2007. urtean bisita gehien jaso eban munduko museoa, zortzi miloe bisitari baino gehiagogaz. Londresko British Museum kokatu zan bigarren tokian, ia 5,5 miloe bisitarigaz, eta uriburu britainiarreko Tate Galerie hirugarren, ia 5,1 miloe bisita jasota, 'Le Tribune' egunkari ekonomiko frantsesak argitaraturiko datuen arabera.
Hiru museo horreen ondoren kokatu ziran New Yorkeko Metropolitan (4,3 miloe bisita), Londresko National Gallery (4,1 miloe), Versallesko gaztelua (3,4 miloe), Orsay Museoa (3,1 miloe), Tokioko Museo Nazionala (3,1 miloe), Madrilgo Prado Museoa (2,6 miloe), Parisko Pompidou Zentroa (2,5 miloe), New Yorkeko Arte Modernoko Museoa (2,4 miloe) eta Parisko Arte Primitiboen Quai Branly Museoa (1,8 miloe).
Aldi baterako erakusketei jagokenez, Londresen 'Manetetik Picassora' izenburupean egin zanak izan eban arrakasta handiena, miloe bat bisita baino gehiago jasota. Tokion ikusgai egon zan 'Leonardo da Vinciren espiritua' erakusketea 770.000 lagunek ikusi eben eta Richard Serraren eskulturek 735.000 bisita jaso zituen New Yorken.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!