Eusko Jaurlaritzeak Euskerearen Erabilerea Normalizetako Plana onartu dau

Bizkaie! 2008-07-02 11:14   Euskerea berbagai

Plangintzaldi barrirako helburua euskerea laneko ohiko hizkuntza izatea da, administrazinoan hizkuntza ofizial bien bardintasunera joz. Plan barria helburu horretan oinarrituta egin da.

Miren Azkarate Kultura Sailburuaren proposamenaren harira, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak IV. Plangintzaldiko (2008-2012) Euskerearen Erabilerea Normalizetako Plana onartu dau.

Horretarako, lehenengo Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak orain arteko normalizazino prozesuaren azterketea egin dau, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko langileen euskerazko hizkuntz gaitasunak hobera egin dauela azpimarratuz.

Plangintzaldi barrirako helburua euskerea laneko ohiko hizkuntza izatea da, administrazinoan hizkuntza ofizial bien bardintasunera joz. Plan barria helburu horretan oinarrituta egin da.

'Plan honen garrantzia ez da bere onarpenarekin amaitzen; horren ostean, Plana modu egokian garatzeko beharrezko arau eta neurriak zehaztu eta hartu beharko dira, baliabideak ezarriz', zehaztu dabe HPSko iturriek.

Kultura Sailak, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren bidez, erabagia garatu, gauzatu eta aurrera eroateko egokiak diran neurriak hartuko ditu. Zentzu horretan, onartutako neurriak koordinau eta sail edo erakunde bakotxean horreek garatzeko, prozesuaren jarraipena egingo dau, Plana aplikau behar daben arduradunakaz alkarlanean.

Era berean, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak lotura zuzena izango dau Jaurlaritzako Lehendakariordetzeagaz eta Ogasun eta Herri Administrazino Sailagaz, jagokezan funtzino orokor eta sail artekoak behar dan moduan garatzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu