'Katalogazio Arauak', liburuak katalogetako arauen euskerazko itzulpena aurkeztu dabe

Bizkaie! 2008-07-01 14:50   Euskerea berbagai

Euskal Autonomia Erkidegoko liburutegiek eskura izango dabe hemendik aurrera liburuak euskeraz katalogetako arautegi barria. Katalogazio Arauak Kulturearen Euskal Planaren barruan sortu dabe Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako alkarte eta liburutegi garrantzitsuenek.

Euskal Autonomia Erkidegoko liburutegiek eskura izango dabe hemendik aurrera liburuak euskeraz kataletako arautegi barria. Katalogazio Arauak Kulturearen Euskal Planaren barruan sortu dabe Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako alkarte eta liburutegi garrantzitsuenek.

Argitalpenak euskal liburutegietako profesional eta erabiltzaileen aspaldiko eskabideari urtenbidea emon gura deutso. Aurrerantzean, liburutegietako beharginek katalogo bibliografikoak euskeraz kontsultau ahal izango ditue.

Katalogo barriaren proiektua 2002an jarri zan martxan Kulturearen Euskal Planaren barruan. Kultura Saileko arduradunak, EAEko liburutegietako erakundeak, alkarteak, liburutegi garrantzitsuenak eta HAEE izan dira bultzatzaileak. Espainiako Kultura Ministerioaren arauen itzulpenetik harago joan dira eta terminologian, deskribapenetan eta oharretan euskeraz katalogetako egoan hutsunea bete dabe.

Eusko Jaurlaritzearen Bibliotekonomia bildumako bigarren argitalpena da Katalogazio Arauak. Aurretik, beste argitalpen bat argitaratu zan, musikako liburuen, partituren eta soinu grabazinoen sailkapen sistematikoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu