Gaur emongo jako azken agurra Axun Aierberi

Bizkaie! 2008-04-16 12:18   Euskerea berbagai

Atzo hil zan Axun Aierbe garuneko odol-isuri baten ondorioz. Hiletea gaur, apirilak 16, izango da Ibarran, 19:00etan.

Aierbe EHUko irakaslea izan da Gasteizko Filologia eta Itzulpengintza Fakultatean, Hizkuntzalaritza eta Euskal ikasketak deritxan sailean. Fakultadeko dekanordea zan.

Axun Aierbe Mendizabal garuneko odol isuri batez hil da, Donostiako ospitaleko medikuek jakinarazo dabenez. Aierbe 1968ko apirilaren 28an jaio zan Ibarran (Gipuzkoa). Euskal Filologia ikasketak egin zituan Deustuko Unibersidadean. Hizkuntza Plangintzarako diplomea eskuratu eban Euskal Herriko Unibersidadean. Doktoretza tesia, barriz, administrazinoko euskerearen inguruan egin eban.

Bere lan ibilbidea Ibarrako Udaletxean hasi eban 1987an, itzultzaile eta liburuzain laguntzaile lanetan lehenengo eta gero itzultzaile eta euskera teknikari legez. Horretan ibili zan 2002ra arte. Geroztik, EHUko irakaslea izan da Gasteizko Filologia eta Itzulpengintza Fakultatean, Hizkuntzalaritza eta Euskal ikasketak sailean. Fakultadeko dekanordea zan.

Euskalaritzearen arloan, Adorez eta Atseginez mintegiko partaide izan zan, baita Galtzaundi eta EIZIE alkarteetako kide be. Topagunean be partaidetza zuzena izandako personea zan.

Itzulpenaren esparruan, Felix Ugarte Itzulpen lehiaketea hirutan irabazi eban:

  • 2001ean, M. Teresa Cabré-ren 'Terminologie ou terminologies? Spécialité linguistique ou domaine interdisciplinaire?' lana euskeratuta.
  • 2002an, Juan Carlos Sagerren 'Terminologia y traducción' artikulua euskeratuta.
  • 2003an, Laura Santamariaren 'La traducció jurídica, paraula de traductor?' lana euskeratuta.

Aierberen hiletea gaur, apirilak 16, izango da Ibarran, 19:00etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu