Barakaldoko X. Manga eta Anime Jardunaldiak izango dira martiko azken astean

Bizkaie! 2008-03-18 13:24   jardunaldiak

Topaketen indarguneak anime emonaldiak izango dira, duda barik, bai telesaioenak bai eta pelikulenak be. Martiaren 25etik 29ra bitarteko jardunaldiak goizez eta arratsaldez egingo dira, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era. Sarrerea eta antolatzen diran lehiaketa eta jardueretan parte hartzea dobakoa da.

Motsukora kultur elkarteak Barakaldoko X. Manga eta Anime Jardunaldiak antolatu ditu martiaren 25etik 29ra bitartean, Clara Campoamor Kultur Etxean, kolektiboko kideek gaur egindako prentsaurrekoan jakinarazo dabenez.

Jardunaldiak goizez eta arratsaldez egingo dira, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era. Sarrerea eta antolatzen diran lehiaketa eta jardueretan parte hartzea dobakoa da. Ganera, zine eta animazino emonaldiak be doban izango dira.

Jardunaldiek irauten daben bost egunetan, bideo-jokoen lehiaketak, 'Jan-ken-pon' lako joko 'ia japoniarrak', tribial mangea edota marrazki lehiaketak izango dira, besteak beste.

'Topaketen indarguneak anime emonaldiak izango dira, duda barik, bai telesaioenak bai eta pelikulenak be. Hiru areto desbardinetan egingo dira. Areto bat anime emonaldientarako izango da; beste bat irudi errealeko pelikula asiarretarako, berbaldietarako eta J-rock musikako kontzertu baterako; eta azkena, lehiaketak, bideo-jokoak, marrazkia eta irakurketa lako jardueretarako', azaldu dabe antolatzaileek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu