Aurtengo sagardao-denporaldia zabalik dago

Bizkaie! 2008-01-16 14:23

Astigarragak gaur, urtarrilak 16, emon deutso hasierea denporaldiari. Oraingoan, Errenteriako Mugaritz Jatetxeko Andoni Aduriz sukaldaria izan da konbidau nagusia. Ekitaldia Petritegi sagardotegian izan da.

Astigarragak gaur, urtarrilak 16, emon deutso hasierea denporaldiari. Oraingoan, Errenteriako Mugaritz Jatetxeko Andoni Aduriz sukaldaria izan da konbidau nagusia. Ekitaldia Petritegi sagardotegian izan da. Ondoren, Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolariek alaitutako bazkaria antolatu dabe.

Domekan, urtarrilak 13, hasi zan modu ofizialean sagardao denporaldia Hernanin. Aurten, Javier Vizcaino Radio Euskadiko kazetaria izan da konbidau nagusia. Eguerdiko 12:00etan egin eban txotx, Gudarien Plazan.

'Hernanin ondo pasa, baina ez pasa Hernanirekin' lelopean, sagardaoaz neurriz disfrutetako deia egin dau aurten Udalak, jai-giroan sartuta eta ingurukoak errespetauta ondo pasetako.

Helburu hori buruan, herri kirol erakustaldiak, jantzarien eta bertsolarien emonaldiak eta, zelan ez, txorizoa jateko eta sagardaoa edateko aukera ugari izan ziran Hernanin.

Nafarroako denporaldia pasa dan barikuan, urtarrilak 11, zabaldu eben Barrikadako kideek Larrauneko 'Martintxonea' sagardotegian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu