Elhuyar Oinarrizko Hiztegiaren bigarren argitalpena kalean da

Bizkaie! 2007-11-30 11:30   Euskerea berbagai

Elhuyar Oinarrizko Hiztegiak 36.000 sarrera, 48.000 adiera eta 3.500 adibide jasoten ditu, eta Elkar argitaletxeak eta Elhuyar Fundazinoak alkarlanean argitaratu dabe. Hiztegi hau euskara-gaztelania/castellano-vasco gamako txikiena da eta boltsikoko hiztegi legez sailka daiteke.

Elhuyar Oinarrizko Hiztegiaren bigarren argitalpena kalean dago honezkero, eta Elhuyar Hiztegiaren on line bersinoa be konsultetako moduan. Horrenbestez, erabiltzaileen beharrak kontuan hartuz, Elhuyar Fundazinoak euskara-gaztelania/castellano-vasco familiako hiztegi guztiak eguneratuta eta formatu guztietan jarri ditu eskuragarri, eta aurten, Durangoko Azokan, Elhuyarren standera hurreratzen dan mundu guztiak hiztegia sakelako telefonora deskargetako aukerea izango dau.

Elhuyar Oinarrizko Hiztegiak 36.000 sarrera, 48.000 adiera eta 3.500 adibide jasoten ditu, eta Elkar argitaletxeak eta Elhuyar Fundazinoak alkarlanean argitaratu dabe. Hiztegi hau euskara-gaztelania/castellano-vasco gamako txikiena da eta boltsikoko hiztegi legez sailka daiteke.

Bestalde, Elhuyar Hiztegiaren -familiako hiztegi handiena- on line bersinoa be konsultetako moduan dago honezkero www.elhuyar.org/hiztegia webgunean. Beraz, Elhuyar Fundazinoak euskara-gaztelania/castellano-vasco gamako hiztegi guztiak eguneratuak aurkezten ditu: bagilean, Elhuyar Hiztegi Txikiaren hirugarren argitalpena kaleratu eban, eta 2006ko zemendian, Elhuyar Hiztegiaren hirugarrena. Azken argitalpen horreekaz, Elhuyar Fundazinoak erabiltzaileen beharrak hartu ditu kontuan, eta horreetara egokitu nahi izan dau.

Elhuyar Fundazinoaren helburuetako bat da euskerea garatzeko eta normalizetako hizkuntza-baliabide, tresna eta zerbitzuak sortzea eta eskaintzea. Helburu horri sendo eutsiz, urteak daroaz hiztegigintzan lan egiten, eta hiztegi-sorta gero eta handiagoa osotzen.

Elhuyar Fundazinoak plazaratzen dituan hiztegi guztien koherentziari eustearren, datu-base bat sortu eban orain urte batzuk, argitaratzen dituan hiztegi guztiek datu-base bera izan daien oinarri.

Kontuak kontu, hiztegi elebakarrak, elebidunak eta teknikoak argitaratu ditu orain arte, zenbait formatutan (liburua, CD-ROMa eta Internet), besteak beste, Elhuyar dictionary/hiztegia, Dictionnaire Elhuyar Hiztegia, Euskal Hiztegi Modernoa, Ikaslearen Hiztegia, Elhuyar Sinonimoen Kutxa edo Energiaren Hiztegi Entziklopedikoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu