ONCEk euskerazko 75 obra jarriko ditu braille sisteman

Bizkaie! 2007-11-29 18:01   Euskerea berbagai

Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak 70.000 euroko diru-laguntzinoa emongo deutso ONCE erakundeari euskerazko 75 literatura lan braile sistemara pasetako eta, era berean, itsuentzako euskera-gaztelania hiztegi elektronikoa garatzeko.

Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak 70.000 euroko diru-laguntzinoa emongo deutso ONCE erakundeari euskerazko 75 literatura lan braile sistemara pasetako eta, era berean, itsuentzako euskera-gaztelania hiztegi elektronikoa garatzeko.

ONCEko Euskadiko ordezkariak, Basilio San Gabrielek eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuorde Patxi Baztarrikak sinatu dabe gaur akordioa Bilbon eta proiektuak, danetara, 107.692 euroko aurrekontua dauela iragarri dabe. Kopuru horretatik % 65 (70.000 euro) Eusko Jaurlaritzeak pagauko dau eta ganerakoa ONCEk.

Bi erakundeek nabarmendu dabenez, proiektuaren helburua persona itsuei eta ikusmen-urritasuna daben lagunei euskeraz argitaratutako euskal literatura zein literatura unibersaleko lanakaz gozetako aukerea eskaintzea da.

Patxi Baztarrikak azpimarratu dauenez, ikusmen-urritasuna daben lagunek be hizkuntza-eskubideak ditue eta bide horretan aurrera pausuak emotea sano garrantzitsua da.

Beste alde batetik, Basilio San Gabrielek adierazo dau ‘Daisy’ formatu digitalean be grabauko diran lanokaz euskeraz dakiten ikusmen-urriko lagunentzako literatur lanen katalogoa hobetzea eta zabaltzea dala asmoa

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu