Euskaltzaindiak ez dau erosi Leizarragaren 'Testamendu berria'

z 2007-11-29 17:17   Euskerea berbagai

Orain egun batzuk eroslerik barik geratu zan XVI. mendean Leizarragak egindako Bibiliako Itun Barriaren itzulpena, euskeraz idatzitako lehen liburuetako bat. Izan be, 28.500 euroko prezioan atara eben enkantean baina inork ez eban diru hori eskaini.

2007ko zemendiaren 29an, Bilboko egoitzan batzartuta, Euskaltzaindiaren Zuzendaritzeak honako hau aditzera emoten dau:

Euskaltzaindiak Leizarragaren 'Testamentu Berria' (1571) Londresko Sotheby’s-en erosi dauela zabaldu da komunikabideen artean. Albisteak sortarazi dauen oihartzuna ikusirik, hauxe argitu nahi da:

· Euskal testu klasikoek beti izan dabe berariazko interesa Euskaltzaindiarentzat.
· Euskaltzaindiak jakin izan dau Sotheby’s enkante etxeak Leizarragaren 'Testamentu Berria' salgai jarri dauela, bai eta liburua erosi barik geratu dala be.
· Euskaltzaindiak era horretako liburuak eskuratzeko asmoa izan dauela, badauela eta izango dauela. Hortaz, ahal izan dauen guztietan, ahaleginak egin izan ditu eta egiten ditu euskal testu klasikoen liburu esanguratsuak bereganatzeko. Esan daiteke, beraz, Leizarragaren 'Testamentu Berria' eskuratzeko ahaleginetan ari dala.

Erosketa gauzatu ezkero, berehala emongo da horren barri.

Orain egun batzuk eroslerik barik geratu zan XVI. mendean Leizarragak egindako Bibiliako Itun Barriaren itzulpena, euskeraz idatzitako lehen liburuetako bat. Izan be, 28.500 euroko prezioan atara eben enkantean baina inork ez eban diru hori eskaini.

Leizarragaren obra horren beste liburuki bat 1995ean jarri eban enkantean Christie's etxeak. Bi miloe pezetako (12.000 euro) prezioa ezarri, eta Nafarroako Kutxak erosi eban azkenean, 33 miloe pezeta (178.000 euro) eskaini ondoren. Enkantearen aurreko egunetan, liburukia Euskal Herrian gorde behar zala azpimarratu eben euskal kulturearen inguruko hainbat alkartek. Gero jakin zanez, Nafarroako Kutxa eta Antso Azkarra Fundazinoa izan ziran lehian eta horrek prezioa asko igon ebala nabarmendu eben orduan adituek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu