Euskerearen Legearen 25. urteurrena izango da XI. Jagon Jardunaldietako ardatz nagusia

Bizkaie! 2007-11-19 09:54   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiak XI. Jagon Jardunaldiak egingo ditu zemendiaren 23an, barikua, Bilboko egoitzan, 'Euskerearen Legea, 25 urte Euskal Autonomia Erkidegoan' gaiaren inguruan.

Euskaltzaindiak XI. Jagon Jardunaldiak egingo ditu zemendiaren 23an Bilboko egoitzan, 'Euskerearen Legea, 25 urte Euskal Autonomia Erkidegoan' gaiaren inguruan. Sabino Arana Fundazinoagaz batera antolatzen dauen jardunaldi horretan, eta 10/1982 Euskerearen Erabilerea Normalizetako Oinarrizko Legearen 25. urteurrenaren harira, arlo desbardinetako hausnarketea bultzatu gura dau Akademiak.

Legea onartu zaneko giro historiko, sozial eta politikoa, baita ordutik hona euskereak izan dauen garapena be aztertuko dira. Azkenik, Euskal Herriko beste lurraldeen ikuspegia adierazoko dabe Ipar Euskal Herriko eta Nafarroako ordezkariek, Akademiako iturriek jakinarazo daben legez.

Horrezaz ganera, egun horretan be, beste ekitaldi bi izango dira: batetik, Akademiaren Jagon bildumearen bosgarren liburukia aurkeztuko da, 'Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bildumea euskeraz' izenekoa; eta bestetik, Euskerearen Legea idatzi ebenei omenaldia egingo jake. Omenduen artean etorriko dirala jakinarazo dabenak Inmaculada Boneta, Jose Luis Lizundia, Alfredo Marco Tabar, Jose Antonio Maturana eta Ramon Labayen dira.

Aurtengo Jagon Jardunaldiak 10:00 eta 19:00 bitartean egingo dira eta arloko hainbat espezialista eta adituk parte hartuko dabe, Joseba Intxaustik, Jose Luis Lizundiak, Gotzon Egiak, Anaje Narbaizak, Mikel Zalbidek eta Erramun Baxokek, besteak beste.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu