Eusko Jaurlaritzeak lankidetza-hitzarmena sinatuko dau Ljouwerteko Akademygaz (Frisia)

Bizkaie! 2007-09-26 12:28   Euskerea berbagai

Helburua eremu urriko hezkuntza-eremuetan hezkuntza eleaniztunaren eta hizkuntzearen berreskurapenerako planteamentuakaz ezaguera eta zabalkundea sustatzea da, era horretara, Euskal Herriaren eta beste eremu urriko hezkuntzen kultura europarren arteko hartu-emonak sustatzeko.

Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazinoaren eta Ljouwerteko Fryske Akademyren (Frisia) arteko lankidetza-hitzarmena onartu dau.

Lankidetza honek 130.000 euroko zuzkidurea izango dau eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazinoaren eta Fryske Akademyren arteko lankidetzea antolatzea da helburua; hain zuzen be, eremu urriko hezkuntza-eremuetan hezkuntza eleaniztunaren eta hizkuntzearen berreskurapenerako planteamentuakaz ezaguera eta zabalkundea sustatzea, era horretara, Euskal Herriaren eta beste eremu urriko hezkuntzen kultura europarren arteko hartu-emonak sustatzeko.

Lankidetzeak hurrengo eremuak hartzen ditu bere barruan: eremu urriko hizkuntzea daben zonalde europarretan Haur eta Lehen Hezkuntza edota Bigarren Hezkuntzako arloetan hezkuntza-praktika baikorrei buruzko Mintegi Europarra; hezkuntza eremuetan eleaniztasunaren balio erantsiaren eta aniztasunaren inguruko ikerketa-proiektua; eta Mercator-Education izeneko erakundearen eskola-sarean parte hartzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu