Zapatuan, Berri Txarrak, Etsaiak eta Instep taldeak izango dira Donostiako Piraten jaian

Bizkaie! 2007-08-09 02:00   Musikea

Donostiako Piratek kontzertu indartsua preparau dabe bost urteko ibilbidea ospatzeko. Zapatuan, abuztuak 11, Aste Nagusiaren hasierearen bezperan, jai itzela egingo dabe Donostiako Trinidade Plazan, Berri Txarrak, Etsaiak eta Instep taldeakaz.

Donostiako Piratek kontzertu indartsua preparau dabe bost urteko ibilbidea ospatzeko. Zapatuan, abuztuak 11, Aste Nagusiaren hasierearen bezperan, jai itzela egingo dabe Donostiako Trinidade Plazan, Berri Txarrak, Etsaiak eta Instep taldeakaz.

Berri Txarrak Lekunberriko hirukoteak ‘ondo ezagutzen ditu’ Donostiako Piratak. Aurten, bigarrenez, eta bosgarren urteurrenagaz bat egiteko, Trinidade Plazan izango dira. Ganera, uda osoan Gipuzkoan emongo daben kontzertu bakarra izango da.

Etsaiak Lekeitioko talde mitikoa, ibilbide luze baten ondoren tartetxua hartu baeban be, bueltan da belaunaldi desbardinetako zaleei euren musikeagaz gozau eragiteko. Disko barria be ez ei dago urrun eta, akaso, aurrerapen bat eskainiko dabe Donostian.

Instep taldeak Piraten I. Musika lehiaketa irabazi ebalako merezidutako saria jasoko dau. Oiartzuarrek maketa bat baino ez daukie baina zuzenekoetan esperientzia nahiko erakusten dabe. Metal, rock, emo edota hip-hop soinuak nahasten ditue.

Holan ba, 20:00etatik aurrera jai ederra bizi ahal izango da Trinidade Plazan. Igazko kontzertuan Su Ta Gar, Kuraia eta Des-kontrol taldeak izan ziran 2.000 lagunen aurrean. Sarrerak honezkero salgai dagoz Donostia eta inguruetako hainbat lekutan: 11 euro aurrez eta 13 euro egunean bertan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu