Liburuaren Nazinoarteko Egunagaz bat eginik, 10.000 liburu doban Bizkaian

Bizkaie! 2007-04-23 02:00   kulturbiz

Bizkaiko Foru Aldundiak Liburu-Saltzaileen Alkarteagaz eta Trama enpreseagaz alkarlanean, 59 euskal idazleren kontaketakaz 10.000 liburu banatuko ditu doban, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen dan egun honetan.

Bizkaiko Foru Aldundiak Liburu-Saltzaileen Alkarteagaz eta Trama enpreseagaz alkarlanean, 59 euskal idazleren kontaketakaz 10.000 liburu banatuko ditu doban, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen dan egun honetan.

Geltokien artean irakurketea bultzatzeko proiektuaren barruan azken urteetan egiten ari dan ekimenak irakurteko ohiturea sustatzeko helburua dauka autobus edo metro geltokiak lako lekuetan liburu bat oparituta.

Proiektu hau abiatu zaneko hamargarren urteurrenean, ekimen honetarako idatzitako kontaketa guztiakaz bildumea preparau dabe. Horrezaz gan, Toti Martinez de Lezea, Unai Elorriaga eta Seve Calleja idazleek konferentzia bana emongo dabe.

Unai Elorriagak gaur 19:00etan 'Euskera literaturearen azken urteetan' gaia jorratuko dau Bilboko Iparragirre kaleko Elkar Megadendan. Martinez de Lezeak, bestalde, 'eleberri historikoari' buruzko hitzaldia emongo dau Bilboko Alde Zaharreko Elkar Megadendan, hilaren 25ean, 19:00etan. Azkenik, Seve Callejak 'Liburua beste mundu batzuetarako bidaia gisa' aztertuko dau Tintas Liburu-dendan hilaren 26an.

Herririk herri makinatxu bat jarduera izango dira gaur. Berbarako, Bermeoko Joxe Miel Barandiaran Udal Liburutegiak bat egingo dau apirilaren 23an ospatzen dan Liburuaren Nazinoarteko Egunarekin eta hainbat ekintza antolatu ditu ospakizun horri begira, besteak beste, urtero legez, liburutegiko bazkideen artean liburu bat eta lore bat banatuko dira, eta apirilaren 23an, liburutegira hurreratu eta liburutegiko materiala maileguan hartzen dabenentzat erregalua izango da.

Beste alde batetik, apirilaren 24an, arratsaldeko 19:00etan, Udaberriko Errezitaldi Poetikoa izango da ‘Itsas Ertzean - A pie de mar’ izenburupean, Margarita Herrero, Carmen Martínez, Lucy Sepúlveda eta Isabel García rapsodakaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu