Balmasedako Boinas La Encartada Museoak 3.000 bisita baino gehiago jaso ditu hiru hilebetean
2007-03-14 01:00 kulturbizUrtarrilaren 10ean ateak zabaldu zituanetik 3.155 persona izan dira Balmasedako museoan. Urtarrilaren 11tik 14ra egindako ‘ateak zabalik’ jardunaldietan 1.704 lagunek bisitau eben, gehienak Balmaseda bertakoak.
Enkarterriko Museoetako iturriek jakinarazo dabenez, Balmasedako Boinas La Encartada Museoak 3.155 bisita jaso ditu pasa dan urtarrilaren 10etik hona. Bisitarien % 90 Bizkaitik etorri dira, batez be Bilbotik, Enkarterritik, Ezkerraldetik eta Eskumaldetik.
Museora hurreratu dan jenteak aberastasun mekaniko handiko ehun urteko turbina hidraulikoa izan dau ikusgai, egunotan barriro abian jarri dana eta elektrizidadea produziduten dauena. Sasoi bateko industria mundura egindako bidaia horretan, antxina artilea sikatzeko erabilten zan makinea, txapelak egiteko lehengaiak edota oihalak egiteko lekua bisitau ditue, baita berreskuratu barri dituen antxinako bulegoak be.
Ordutegi barria
Apirilaren 1etik aurrera, Boinas La Encartada Museoak udako ordutegia hasiko dau. Holan, martitzenetik barikura, 10:00etatik 14:00ak arte eta 17:00etatik 20:00ak arte egongo da zabalik; zapatu eta domeketan, 10:00etatik 15:00ak arte eta 17:00etatik 20:00ak arte; astelehenetan zarratuta egongo da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!