Goztgi.kom, trikitia aro barrietara moldatzen
2006-11-28 01:00 MusikeaSei urtez diskorik atara barik egon ostean, Gozategi anai-arrebak eta gainontzeko taldekideak lan barriagaz jatorkuz: Goztgi.kom. ‘Sei urte honeetan gauza asko pasau dira, pentsau, azken diskoa pezetetan saldu genduan’, dino umoretsu Asier Gozategik. Hori da, hain zuzen be, disko honen eta, oro har, taldearen ezaugarri nagusia: umorea eta ironia.
Sei urtez diskorik atara barik egon ostean, Gozategi anai-arrebak eta ganerako taldekideak lan barriagaz jatorkuz: Goztgi.kom. ‘Sei urte honeetan gauza asko pasau dira, pentsau, azken diskoa pezetetan saldu genduan’, dino umoretsu Asier Gozategik. Hori da, hain zuzen be, disko honen eta, oro har, taldearen ezaugarri nagusia: umorea eta ironia.
‘Musikoek, Euskal Herrian, beste sostengu baten beharra dabe. Bizitzan, beste gauza batzuk be badoguz eta orain arte gauza horreetan ibili gara’. Holan azaldu dau Gozategik sei urteko isilaldia. Halanda be, zuzeneko kontzertuak ez ditue inoiz albo batera itxi eta tarteka-marteka beste lan batzuetan be ibili izan dira.
Estilo aldetik ez jako aldaketarik igarten Gozategiri. Trikitiaren eta panderoaren doinuak eta erromeria giroa dira nagusi, beti be ironiarako eta kritikarako tarteagaz. ‘Danetariko gaiak jorratu doguz kantuetan, etorkinak, politika...’, dino Gozategik. Hamabi abestiz osotuta dator lana eta hamairugarren abestia hirugarren bertsinoa da. Letrak Xabier Sukiak, Iñaki Gurrutxagak eta Asier Gozategik berak eginikoak dira.
Gozategi zuzenerako taldea da eta eurek be badakie hori. Horregaitik, BabelMusik diskoetxeak barikurako, abenduak 1, Durangoko Plateruena Antzokian antolatutako jaialdian izango dira. Baina aurkezpen-kontzertu ofiziala Orion egingo dabe abenduaren 8an. Eguraldiak orain arte legez segidu ezkero, jai-giroa izango da nagusi.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!