Zentsurearen kontrako musika-jardunaldiak Gernikan
2006-11-09 01:00 MusikeaZemendiaren 16tik 19ra, zentsurea hartuko dabe ahotan Gernikako Lizeo Antzokira hurreratuko diran hainbat musikarik ‘Zentsurearen aurkako jardunaldiak’06’ egitasmoan. Ostean, bakotxak beraren emonalditxua egingo dau oinarrizko eskubide horren urraketea salatzeko. Ferhat Tunc kurdua, Miguel Angel Estrella argentinarra eta Clotaire K izango dira, besteak beste, artista horreetariko batzuk. Tartean, Euskal Herriaren izenean ordezkariren bat edo beste be egongo da, Berri Txarrak taldeko Gorka Urbizu berbarako.
Zemendiaren 16tik 19ra, zentsurea hartuko dabe ahotan Gernikako Lizeo Antzokira hurreratuko diran hainbat musikarik ‘Zentsurearen aurkako jardunaldiak’06’ egitasmoan. Ostean, bakotxak beraren emonalditxua egingo dau oinarrizko eskubide horren urraketea salatzeko. Ferhat Tunc kurdua, Miguel Angel Estrella argentinarra eta Clotaire K izango dira, besteak beste, artista horreetariko batzuk. Tartean, Euskal Herriaren izenean ordezkariren bat edo beste be egongo da, Berri Txarrak taldeko Gorka Urbizu berbarako.
Gernika-Lumoko Udalak, Kultur Etxeak eta Serrano Produkzinoak alkarregaz egin dabe lan programa ahalik eta zabalena garatzeko. Programa hori aurkezteko egindako prentsaurrekoan, udalaren ordezkari legez Imanol Zubizarreta egon da, Kultur Etxearen ordezkaritzea Ricardo Abaunzak egin dau eta Serrano Produkzinoen izenean Josune Alboniga egon da. ‘Jardunaldien helburua zentsurea salatu eta zentsurea eta beronen ondorioak bizi izan dabezan edo bizi dabezan musikariei eta, oro har, artistei laguntzea da’, esan dau Abaunzak. Horren harira, Albonigak zehaztu dau helburua ez dala zentsurearen apologia egitea, ‘jenteari zentsurearen ganeko errealidadea erakustea baino’.
Salaketa hori musikearen bidez adierazoteaz gan, mahai-inguruak antolatu dabez zemendiaren 16an eta 18an. Lehenengo mahai-inguruan, eguenekoan, honako honeek izango dira: Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakari Ana Madariaga, Ferhat Tunc artista kurdua, Miguel Angel Estrella musikari argentinarra eta Pedro Elias Igartua kazetaria. Ekitaldia 19:30ean hasiko da eta, ostean, 21:00etan, Ferhat Trunc musikari kurduaren ordua helduko da. Trunc alevi erlijinokoa da eta zaza eta kurmani hizkuntzatan abesten dau. Egun, Alemanian bizi da, beraren jaiotzazko herrialdean ez deutselako arrakastea onartzen eta hainbat biderrez atxilotu dabelako daukazan ideiak dirala eta.
Zemendiaren 17an, Miguel Angel Estrella argentinarrak eskainiko dau kontzertua. Argentinan estadu-kolpe militar krudelaren 30. urteurrenari omenalditxua egin gura deutso Estrellak Gernikako kontzertuagaz.
Zemendiaren 18an, 19:30ean mahai-inguruagaz hasiko da jardunaldia. Bertan Clotaire K musikaria, Gorka Urbizu Berri Txarrak taldeko kitarrea eta ahotsa eta Roge Blasco kazetaria izango dira. Ostean, Paco Ibañez musikariak kontzertua eskainiko dau. Ibañezek jatorri euskalduna dauka baina Parisen bizi da exiliauta, zentsurea dala eta.
Zemendiaren 19an, Clotaire K artisteak zarratuko ditu jardunaldien ateak. Ekialdeko musika-tradizionalak musika estilo barriakaz nahasten ditu. Zentsurea bizi izan dauen artistea izateaz gan, gizakien oinarrizko eskubide horren urraketea salatzen dauen Gobernuz Kanpoko Erakunde baten izenean be badator Gernikara Clotaire K.
Mahai-inguruak dobakoak izango dira eta kontzertuetarako sarrerak 6 euroan dagoz salgai. Kontzertu danetara joan gura izan ezkero, 20 euroan eros daiteke bonoa Lizeo Antzokian bertan edota BBK-ko orotariko kutxazainetan.
Asteburu horretako agendea, beraz, beteta egongo da Gernikan. Izan be, ‘Freedom of musical expression festival’06’ jardunaldiez gan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurreko bat jokatuko da Jai-Alai frontoian domekan, hilak 19.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!