Eleizako doinu barrituak
2006-11-03 01:00 MusikeaKarlos Gimenez eta Jose Ignazio Ansorenaren gidaritzapean egin dabe lan Pier Paul Berzaitz, Peio Ospital, Amaia Zubiria, Jean Mixel Bedaxagar, Maria Amolategi eta Loinatz Abesbatza ‘Zatoz, Izpiritua! Euskal elizaren tradizio berritua’ diskoan. Elkar disketxeak plazaratu barri dau eta Anjel Valdes arduradunaren esanetan, ‘Euskal Herrian askotan abesten diran eliz kantak euskal tradizinoaren parte dira’.
Karlos Gimenez eta Jose Ignazio Ansorenaren gidaritzapean egin dabe lan Pier Paul Berzaitz, Peio Ospital, Amaia Zubiria, Jean Mixel Bedaxagar, Maria Amolategi eta Loinatz Abesbatza ‘Zatoz, Izpiritua! Euskal elizaren tradizio berritua’ diskoan. Elkar disketxeak plazaratu barri dau eta Anjel Valdes arduradunaren esanetan, ‘Euskal Herrian askotan abesten diran eliz kantak euskal tradizinoaren parte dira’.
Eleiz kantak barritasunez egokitu dabez diskoan. Holan, Valdesen arabera, ‘sinistunentzat eta sinistunak ez diranentzat zuzendutako soinuak dira’. Kanta ludikoenak eta melodia gehien daukienak sartu dabez lanean. Horretarako, ‘eleiz kantak bakarlari ezagunen eskuetan jarri doguz eta, batzuei, erritmo biziagoa emon deutsegu’.
‘Zatoz, Izpiritua! Euskal elizaren tradizio berritua’ diskoaren helburu nagusia erlijioek landu ohi daben espirituagazko atxikimentua musikearen bidez bultzatzea da. Ondorioz, ‘kalidadezko produktua sortu dogu, parte hartu daben personen modukoa’, dino Valdesek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!