Epaitegietan gero eta gitxiago entzungo da euskerea
2006-10-09 02:00 Euskerea berbagaiHizkuntz Eskubideen Behatokiak gogor salatu dau Auzitegi Konstituzionalak oraintsu argitaratutako epaia. Horren arabera, etorkizuneko hitzarmenetan ezin izango jake eskatu epaile, fiskal edota idazkariei euskerearen derrigorrezko ezagutzea.
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak gogor salatu dau Auzitegi Konstituzionalak oraintsu argitaratutako epaia. Horren arabera, etorkizuneko hitzarmenetan ezin izango jake eskatu epaile, fiskal edota idazkariei euskerearen derrigorrezko ezagutzea.
Azken boladan hizkuntza-eskubideei buruzko hainbat kasu izan dira, hareen artean, kartzela zigorrak, kanporaketak eta isunak. ‘Behatokiak egiaztatu ahal izan dau zein karu atara jaken herritarrei euskerea erabili nahi izatea epaitegietan’, adierazo dau Behatokiko zuzendariak, Paul Bilbaok. Zuzendariak Asier Basaberen epaia gogorarazo dau: ‘herritar honek kartzela zigorra jaso dau epaiketa batean euskaraz egin nahi izateagaitik’.
Justiziaren egoerearen balorazinoa egin dau Behatokiak. ‘Justizia arloan hizkuntza-eskubideak behin eta barriro urratzen dira’, esan dau. Era berean, Paul Bilbaok herritarren hizkuntza-eskubideak urratzeak dakarzan ondorioak azpimarratu ditu: ‘hizkuntza-eskubideak urratzea ez eze, defensa eskubidea eta babes judizial eraginkorrerako eskubidea be urratzen dira’.
Azkenik, Behatokiak hizkuntza-eskubideak bermatzeko Justizia euskaldundu behar dala adierazo dau. ‘Egoera horri utenbidea topau beharrean, hizkuntza-eskubideen urraketak betikotzeko pausu barri bat egin dabe epaileek’ .
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!