Lanerako 2.000 lagun behar ditu 'Nafarroa Oinez'-ek

Bizkaie! 2006-09-11 02:00   Euskerea berbagai

Nafarroako ikastolen aldeko 'Nafarroa Oinez', ‘Baietz oraingoan’ lemapean egingo da Beran aurtengo urriaren 15ean. Berako Labiaga Ikastolako arduradunek lanerako 2.000 persona behar dabezala zabaldu barri dabe eta irailaren 22a baino lehen izena emotea eskatu.

Nafarroako ikastolen aldeko 'Nafarroa Oinez', ‘Baietz oraingoan’ lemapean egingo da Beran aurtengo urriaren 15ean. Berako Labiaga Ikastolako arduradunek lanerako 2.000 persona behar dabezala zabaldu barri dabe eta irailaren 22a baino lehen izena emotea eskatu. Txosnatan, segurtasunean, garbiketan, salmentan edota beste zeregin ugarietarako behar da laguntzinoa. ‘Urtebeteko lanaren ondotik, azken zehetasunak preparetan dabil jente multzo handi bat’ baina dana ondo joan daiten jente gehiago behar dabela ohartarazo dabe.

Talde zein norbanakoek emon leikie izena, baina antolakuntza lana errazte aldera, taldean izen-emotea eskertuko da, arduradun baten izen-abizenak eta telefonoa emonez, eta zenbat persona etorriko diran lanera zehaztuz.

Eguna arrakastatsua izan daiten eta lana errazteko, irailaren 22a baino lehen izena emotea eskatu dabe. Horretarako, ondoko telefono zenbakia eta helbidea erabili: 948-631558 edo oinezbera@hotmail.com posta elektronikoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu