‘Kuadrillategi’, lagun arteko euskaltegia

Bizkaie! 2006-08-03 02:00   Euskerea berbagai

Bermeoko Udaleko Euskera Sailak datorren ikasturterako 12 eta 14 urte bitarteko herriko gazteei zuzendutako ‘Kuadrillategi’ egitasmoa jarriko dau martxan. Tailerrak, ikastaroak edota jaiak antolatuz, gazteen aisialdian euskerearen erabilerea bultzatzea da egitasmoaren helburua.

Bermeoko Udaleko Euskera Sailak datorren ikasturterako 12 eta 14 urte bitarteko herriko gazteei zuzendutako ‘Kuadrillategi’ egitasmoa jarriko dau martxan. Tailerrak, ikastaroak edota jaiak antolatuz, gazteen aisialdian euskerearen erabilerea bultzatzea da egitasmoaren helburua. Urriaren 7an hasita, ekintzak herriko Gaztelekuan izango dira zapaturo. Parte hartzeko jarri dan baldintza bakarra gazteak bertan dagozan bitartean euskeraz berba egitea da.

‘Kuadrillategi’ ekimena Bermeoko Udalak gazteen artean euskerearen erabilerea bultzatzeko egiten dauen apustu handia da. Helbururik nabarmenena gaztetxuen hizkuntza ohiturea euskerara bultzatzea da, adin horretan hizkuntza ohiturak finkatzen diralako. ‘Kuadrillategi’ egitasmoa herriko 12 eta 14 urte bitarteko gazteei zuzenduta doa eta DBH 1 eta DBH 2 mailetako ikasle guztiei aurkeztuko jake ikastetxeetan irailean. Urriaren 7tik aurrera, Bermeo eta inguruetako gaztetxuek badakie non olgau, beti be euskeraz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu