Getxoko Udalak euskeraz gai didaktikoak sortzeko ekimen bat abiarazo dau Labayrugaz
2006-07-17 02:00 Euskerea berbagaiOraintsu Getxoko Udalak eta Uribe Kostako Mankomunidadeak inguruko hizkuntz-ondarea berreskuratzeko eta zabaltzeko sinatutako hitzarmenaren barruan dago ikerketea.
Getxoko Udalak Uribe Kostako zenbait udalerritako edadeko euskal hiztunei buruzko ikerketa bat egiteko agindu deutso Labayru ikastegiari; azterlanerako hiztunei grabazinoak egingo jakez eta, ondoren, material didaktikoa preparauko dau, Udal bizkaitarreko iturrien arabera.
Oraintsu Getxoko Udalak eta Uribe Kostako Mankomunidadeak inguruko hizkuntz-ondarea berreskuratzeko eta zabaltzeko sinatutako hitzarmenaren barruan dago ikerketea. Horren arabera, Getxoko Udalak 39.197 euro emongo ditu, ikerketearen kostuaren erdia baino apur gehiago, ikerketearen kostua 76.096 eurokoa baita. Uribe Kostako Mankomunidadeak ipiniko dau ganerako dirua.
Soinu eta bideo grabazinoetan Uribe Kostako euskalkia darabilten lagunen adierak eta desagertzear dagozanak batuko dabez. 'Adiera horreek gero eta hiztun gitxiagok erabilten dabez, euskerea bateratzeko joera baitago eta horregaitik batu beharreko hizkuntz-ondarea da', Getxoko alkate Iñaki Zarraoak zehaztu dauenez. Aitatutako udalerrietako Euskara Zerbitzuek topautako 200 bat lagun alkarrizketatuko dabez. Grabazinoen bitartez eskualdeko hizkuntz-ondarea (lexikoa, fonetikea eta beste) eta etnolinguistikoa (eskualdeko abestiak, ipuinak, esakerak eta olerkiak) ikertzea errazagoa izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!