Euskerea bizibarritzeko prozesuan, BFAk 1274 egitasmo diruz lagundu ditu

Bizkaie! 2006-07-13 02:00   Euskerea berbagai

Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak 4,5 miloe euro baino gehiagoko diru-laguntzinoa emon dau alkarte, enpresa, komunikabide zein teknologia barrietako egitasmoetarako.

Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak 4,5 miloe euro baino gehiagoko diru-laguntzinoa emon dau alkarte, enpresa, komunikabide zein teknologia barrietako egitasmoetarako.

BFAko Kultura Sailak euskerea bizibarritzea helburu daben 1201 egitasmo gauzatzeko diru-laguntzinoa emon eban igaz; aurten, barriz, 1274 egitasmok jaso dabe diru-laguntzinoa. Egitasmo horreek gauzatzeko 18.156.028 euroko inbertsinoa egin da.

Kontuak kontu, 1274 proiektu horreetarako Aldundiak 4.548.744 euroko diru-laguntzinoa emon dau. Datuok oinarri hartuta, euskerearen alorrean egindako gastua % 400ekoa da, hau da, gastau diran 4 euroko bat diru-laguntzino bidez emon dau Aldundiak.

Aurkeztutako egitasmoak euskerea bizibarritzeko lan egiten daben gizarteko sektore guztietakoak dira. Egitasmo asko udalek aurkeztu dituez, 970 inguru; alkarteek aurkeztutakoak 235 dira; 38 teknologia barrien arlokoak; 16 enpresek gauzatuko dituenak eta 15 komuniukabideek aurkeztutakoak.

Aurkeztu diran egitasmo guztien artean, bada momentu honetan nabarmendu beharreko bat, 'Euskara Aireportua', hain zuzen be, familiaren barruan euskerearen transmisinoa helburu dauena. 0 eta 6 urte bitarteko seme-alabak dituen gurasoei zuzenduta dago kanpainea. Ganera, 'Ku-ku, haurrekin hitz egiten hasteko' hiztegi argitaratu barrian gurasoek euren seme-alabakaz euskeraz egiteko gomendioak, berbak, abestiak eta jolasak topauko ditue. Kanpainea 46 udalerritan zabalduko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu