Fernando Muniozguren goian bego

Bizkaie! 2006-07-10 02:00   Euskerea berbagai

Aspaldian makalik egon ondoren, Fernando Muniozguren (Eibar, 1950) euskaltzale eibartarra astegoienean hil da bizienak jota. Fernando Muniozgurenen gorpua gaur, garagarrilak 10 erraustuko dabe.

Aspaldian makalik egon ondoren, Fernando Muniozguren (Eibar, 1950) euskaltzale eibartarra astegoienean hil da bizienak jota. Eibarko Udaleko euskara teknikari izan da 20 urtetik gora eta behargin asperbakoa izan da euskerearen eta euskalkien erabilerea sustatzearen alde. Eibarko ...eta kitto! euskera alkartearen sorreran parte hartu eban, eta bere ekimenez sortu zan 1994ko apirilean, gaur egun alkarte horrek kudeatzen dauen izen bereko astekaria. Ordura arte, Udaleko Euskara zerbitzuak kaleratzen eban hilebetekariaren lekua hartu eban orduan astekariak. Gaur egun, 7.300 ale argitaratzen ditu astero ...eta kitto! agerkariak.

Tokian tokiko euskalkiak bultzatzea izan dau beti helburu, eta horren adibide da, Badihardugu alkartearen sorreran parte hartu izana. 2000. urtean sortu zan alkarte hori, Deba bailarako azpieuskalkian idazteko oinarrizko arauak zehazteko asmoagaz.

Beste alde batetik, Topagunea, herrietako euskera elkarte eta herri aldizkariak batzen dituan erakundeko lehen presidentea izan zan Muniozguren eta, horrezaz gan, Debabarrenerako euskerazko telebista sortzeko lan taldeko kide be bazan. Eta Bloga be baeukan Sarean, Hau ta hori ta bestia, joik buruakin postia izenekoa.

Fernando Muniozgurenen gorpua gaur, garagarrilak 10 erraustuko dabe, eta datorren zapatuan, hilaren 15ean, ekitaldi berezi bat egingo dabe Eibarren haren omenez, Txantxa Zelain, arratsaldeko 19:00etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu