XI. Euskal Herria Zuzenean
2006-06-30 02:00 MusikeaZuberoako Idauze-Mendiko zelaietan, musikea protagonista nagusia dala, XI. aldiz milaka lagun batzea da asmoa eta aurreko urteetako datuak gogoan hartuta, 20 bat mila lagun hurreratu daitekez aurten be gaur, bihar eta etzi (bagilaren 30etik garagarrilaren 2ra) EHZ jaialdira.
Zuberoako Idauze-Mendiko zelaietan, musikea protagonista nagusia dala, XI. aldiz milaka lagun batzea da asmoa eta aurreko urteetako datuak gogoan hartuta, 20 bat mila lagun hurreratu daitekez aurten be gaur, bihar eta etzi (bagilaren 30etik garagarrilaren 2ra) Euskal Herria Zuzenean jaialdira.
Musika arloan, kartel ederra osotu dabe antolatzaileek kanpoko zein bertoko taldeakaz, besteak beste, Yann Tiersen eta Tete Raides frantsesak, EHZ lehiaketea irabazi eban Professeur Hob talde tolosarra (Okzitania), Kinky Beat kataluiniarrak, Didier Super, Elefunkman, Donibane Lohitzune eta Ziburuko taldea, Arcugsi korsikarrak, Ras Daniel, Ray Txaranga zein Dj Madgic eta euskal rockeko talde indartsuenetakoak diran: Ken Zazpi (bagilaren 30ean, 22:30etan) eta Berri Txarrak (garagarrilaren 1ean, 22:30etan).
EHZ jaialdian musikea izango da nagusi baina antzerkia, mundializazinoaren kontrako ikur Jose Boveren berbaldia (garagarrilaren 1ean, 14:15ean), rol jokoak eta euskerearen zein bestelako gaien ganeko eztabaidarako tarteak be izango dira.
Azken buruan, Idauze-Mendira joaterik ez dabenentzat, Ipar Euskal Herriko Gure Irratiak, Irulegiko Irratiak, Xiberuko Botzak eta Antxeta Irratiak hurretik jarraitruko dabe egunotan Euskal Herria Zizenean jaialdia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!