Zapla!
2021/04/23 18:30
Lizarrako Los Llanos Kulturgunean.Nafarroako bertsolariei plazak eskaintzeko asmoz eta kulturea segurua dala erakutsi guran, zazpi saioko zirkuitua atondu dau Nafarroako Bertsozale Alkarteak.
Erosi sarrerak hemen.

Mendi Tour Otxandio
2021/03/27 19:00
Otxandion, Mañondoko gimnasioan. |Ikus-entzunezkoakBizkaian zarratuko da Mendi Tourren martiko eskaintzea, Otxandion (hilaren 27an) eta Zaldibarren (hilaren 29an) egingo diran saioakaz. Dagoeneko 11 Mendi Tour izan dira 2021ean eta ia 5000 ikusle batu dira mendiko zinemagintza onenaz gozetako.
Otxandion lehenengo edizinoa dau Mendi Tourrak eta bost film eskainiko ditue: free-eskia Charge 2 filmagaz, espeleologia Harda - The Tough filman -Mendi Filmen zuzendari onena igaz, Marcin Polar, parapentea A Plea for Refugee, aire akrobazia eta saltoak Out of the Blue filman eta mendizaletasuna eta musikea Urmuga-n.
Mirugain Mendi Taldeak babestu dau Otxandioko lehen Mendi Tourra eta Udalagaz batera Zineuskadi eta Madrilgo Poloniako Kultura Institutua -Harda filma poloniarra dakar-, dira laguntzaileak.
Antzerkiaren Nazinoarteko Eguna. 'Lisistrata'. Fidias Fundazinoa + Berreginen Museoa + YIMBY
2021/03/27 18:30
Bilbon, YIMBY aretoan (Federico Moyua Plazea, 4). |AntzerkiaBidasoa Alkartearen dokumentu-funtsak Sabino Arana Fundazinoak hartu ditu
2021-03-24 13:40 KultureaAlkarteak azken 50 urteotan makinatxu bat liburu argitaratu ditu.
Bilborockera kontzertu ziklo barria dator domeka eguerdietan
2021-03-24 13:21 MusikeaLehenengo saioa martiaren 28an izango da, Kataluniako Tronco bikoteagaz.
Amorebieta-Etxanoko baserrien argazkiak liburu baten batu ditue
2021-03-24 12:37 Kulturea507 baserriren irudiak dakarz argitalpenak.
Euskal eta quebectar zinema ziklo trukaketea
2021-03-24 12:14 KultureaAitatu zikloagaz ekingo jako Saison Québec – Pays Basque egitasmoari.
Kirolariak babestea sekula baino beharrezkoagoa dala dino Bizkaia-Bizkaialdek
2021-03-24 10:36 KirolaUrteko batzarra egin dabe Fundazinoko kideek.
Durango 1936 Kultur alkarteak 3. urtekaria aurkeztu dau
2021-03-24 10:15 KultureaJon Irazabal Agirreri egindako alkarrizketea (Bizitza oso baten memoria) da gai nagusietako bat,

'Erritu'. KUKAI
2021/03/26 19:00
Santurtziko Serantes Kultur Aretoan |JantzeaEgilea: Jon Maya Sein.
Koreografia: Sharon Fridman.
Jantzariak: Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Nerea Vesga, Urko Mitxelena.

'Gorria'. Askoa Etxebarrieta 'La Pulga' eta Miren Amuriza
2021/03/25 18:30
Bilboko Bira gunean |BestelakoakBarriketladia Ane Zabalak gidatuta.
Ondoren, ikuskizuna, bertsoa eta jantzea buztartuta.

VII. Loraldia. 'Kronos'. BASABI
2021/03/26 19:00
Bilboko Itsasmuseumen |MusikeaSARRERAK AGORTUTA
Txalapartea eta musika klasikoa batzen dituan kontzertua dakar talde bizkaitar honek, uniberso garaikide barri bat sortzeko asmoz. Txalapartea eta sokazko instrumentuak ditue tresna nagusiak.
Taldekideak: Iñigo Coto, Marina Barredo, Ricardo de Lucas, Alicia Griffiths, Sergio Lamuedra, Txomin Dhers (Kimu Txalaparta).

VII. Loraldia. Oskar Alegriaren 'Zumiriki'
2021/03/25 18:30
Bilboko Arte Eder Museoan |Ikus-entzunezkoakPirinioetako basoetan isolatzen dan persona baten istorioa kontetan dau Zumiriki dokumentalak. Natureagaz eta umezaroagaz loturea berreskuratzea da helburua. Ardatza, barriz, itxaronaldia. Oskar Alegria bera da filmeko protagonistea, lau hilebetez bizi izan zan basoaren erdiko etxola batean, ortu bat, oilo bi eta 70 liburu lagun.

VII. Loraldia. Ainhoa Urgoitiaren 'Margolan bat oparitzen didazu?'
2021/03/24 19:00
Bilboko Arte Eder Museoan |Ikus-entzunezkoakBizkaiko hiru kolektibo artistikoren sormen prozesuak kontetan ditu Urgoitiaren dokumentalak: Sra Polaroiska, Hemen eta Endika Basaguren. Arte garaikidearen egoerea, merkadua, egonkortasunik eza, artistearen bakardadea, konpromisoa… aztertzen dira.
Dobako saioa.
Nanteseko Zinema Jaialdian 13 euskal film egongo dira
2021-03-24 09:24 ZinemeaSail ofizialean lehiatuko dira Juanma Bajo Ulloaren Baby eta David Pérez Sañudoren Ane.

FANT–ek 'El silencio de los corderos' filmaren estreinaldiaren 30. urteurrena ospatuko dau
2021/03/25 19:00
Bilbon, AzkunaZentroan, Golem - Alondigako leihatiletan.Proiekzinoa 19:00etan izango da. Sartzea doban da eta egun berean jaso beharko da sarrerea Golem - Alondigako leihatiletan (gehienez sarrera bi personako), 16:00etatik aurrera.
Hurrengo filmak
The Silences of the Lambs (1991, Jonathan Demme, AEB, 118 min) proiekzinoaren ondoren, beste bi izango dira: Península (2020, Sang-ho Yeon, Hego Korea, 116min) apirilaren 22an, eta The Ring (El Círculo) (1998, Hideo Nakata, Japonia, 96min) apirilaren 29an.
FANT maiatzaren 7tik 16ra izango da.

Artelana bere testuinguruan. 'Joandako kolorea'. Hizlaria: Itziar Martija, Berreginen Museoko teknikaria.
2021/03/25 18:00
Bilboko Berreginen Museoan. |BerbaldiakJarduereak antxinako artearen ezaugarri ezezagunenetako bat izango dau berbagai: kolorea.
Parte hartzeko, aldez aurretik egin beharko da erreserbea, 94 415 02 31 zenbakian.
Arantzazu Calleja, Nerea Torrijos eta David Perez Sañudo bilbotarrei autortzea egin deutse
2021-03-24 08:19 ZinemeaMursego, Maite Arroitajauregi eibartarra be saritua izan da.
Goierrin egingo dabe 2021eko Kilometroak, urriaren 3an
2021-03-24 08:15 Euskerea berbagaiBatera, bagara, bat gara izango da leloa.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...