Osso bikoteak 'Paraxuta' lehenengo diskoa kaleratu dau

Bizkaie! 2015-01-15 10:13   Musikea

Musikearen arloan ibilbide luzea daukien Lekter (Kokein, Cobra) eta Serge (Eraso!) dira Osso taldeko kideak, 2013an abiatu eben proiektu barria, eta orain aurkeztu dabe hamar kantako Paraxuta diskoa. Gitarrea, ahotsa eta bateria dira euren osogai nagusiak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bost pintura erakusketa eta argazki erakusketa bat aurtengo Expodistrito egitarauan

Bizkaie! 2015-01-15 10:08   Kulturea

Expodistritok, Bilboko barrutietako Udaltegietan eskainiko dan aldi baterako erakusketa zikloak, urtarrilaren 15ean, eguenean, inaugurauko dau urteko lehen hiruhilekorako programea. Martiaren 31ra arte, Abando-Barrainkuako, San Inazio-Ibarrekolandako, Otxarkoagako, Begoñako, San Frantziskoko, Castañoseko eta Burtsako udaltegietara hurreratzen diranek, sei pintura eta argazki erakusketaz gozat ahal izango dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Donostiako Udalak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2015-01-14 16:35   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiak indarrean dagoan Donostiako kale izendegiaren berrikuspen osoa egingo dau, Akademiak gaur egun darabilzan erispideen arabera eta koherentzia jagonda. Bestalde, Donostiako Udalak eskatuta, Etnogintza S.L. enpreseak 1995ean egindako Donostiako Toponimia lana oinarri hartuta, Donostiako leku izenen zerrenda normalizatua eta eguneratua egingo dau.

Bilboko Txistulari Bandeak sustraiko musikarik onena eskainiko dau Bilbon

Bizkaie! 2015-01-14 11:15   Musikea

Bilboko Udal Txistulari Bandeak Euskalduna Jauregiko kontzertu programeagaz jarraituko dau aurten be. Hurrengo emonaldia eguazten honetan izango da, urtarrilak 14, Santurtziko Txistulari Bandea protagonista izango dauen kontzertu berezi bategaz. Iluntzeko 20:00retan hasiko da Euskalduna Jauregiko A3 Aretoan.

Martin Ugalde ikerketa bekea aurkeztu dabe

Bizkaie! 2015-01-14 10:34   kulturbiz

Martin Ugalde kultur parkeak, Berria egunkariak, Elkar argitaletxeak eta Jakin fundazinoak, Andoaingo Udalaren laguntzinoagaz, antolatu dabe Martin Ugalde ikerketa bekea. Urte birik behin egingo dabe deialdia, eta Martin Ugalde bera eta euskal kazetaritzea izango ditu ardatz.

Sopelako Irakurle Taldea jaio da

Bizkaie! 2015-01-14 10:13   kulturbiz

Literatur klubaren gidaria Danele Sarriugarte izango da, eta honako ordutegian izango dira saioak: 19:00etatik 20:30era bitartean. Hurrengo hileotan hainbat idazle hurreratuko dira Sopelara: Alaine Agirre, Arantxa Urretabizkaia, Unai Elorriaga, Jose Luis Otamendi, eta abar. Bilerak hilean behin izango dira, eta saio bakotxean liburu bati buruz berba egingo da.

Erika Ederen erakusketeak edegi dau barriek 2014 programea

Bizkaie! 2015-01-13 17:05   Kulturea

Zezeilaren 15era arte egongo da zabalik Bilboko Rekalde aretoan Erika Ede artista bilbotarrak aurkeztu barri dauen Euri-azala erakusketea. Bizkaiko Foru Aldundiak sortutako Arte Sorkuntzako Beken barriek programearen emoitzea da egitasmoa. Ederen erretratuek  Jose Ignacio Anguisolaren testuak ditue lagun.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Amphitryon eta BIdeOtik programak martxan jarriko ditue Bilboko Alondigan

Bizkaie! 2015-01-13 16:51   Zinemea

Urtarrilaren 13an, BIdeOtik hasiko da, ikus-entzunezko bestelako narratibei begira jarrita, bideoaren bidez inguruan doguna erregistrau eta irudikatzeko modu barriak ekarriko deuskuzan zikloa.

Bestalde, Amphitryon programea jarri da abian, euskal arte eszenikoen mobikortasuna eta nazinoartekotzea bultzatzeko asmoz. Zikloa urtarrilaren 17an hasiko da In Between ikuskizunagaz.

Eusko Jaurlaritzeak euskerearen bizibarritze prozesua azalduko dau Txilen

Bizkaie! 2015-01-13 13:36   Euskerea berbagai

Hitzordu horreek guztiak sano garrantzitsuak dira Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak bizibarritze prozesuan dagozan hizkuntza komunidadeakaz ezarritako lankidetza harremanen barruan.

Cristina Iglesiasen pieza bat, 2015eko lehenengo 'Obra Konbidaua'

Bizkaie! 2015-01-13 13:35   Kulturea

Artista donostiarrak 1990ean egindako izenburu bako eskulturea aurkeztu dabe gaur Bilboko Arte Eder Museoan, Obra Konbidau izeneko programearen barruan. Zezeilaren 13ra arte egongo da ikusgai.

Badatoz 2015eko maskaradak

Bizkaie! 2015-01-13 10:22   Kulturea

Domekan, hilaren 18an, abiatuko da aurtengo maskarada sasoia, Idauze-Mendin. Danetara, hamabi saio egingo ditue, lehenengoa eta azkenenengoa -apirilaren 19an- leku berean, bertako gazteak dira-eta antolatzaileak. Martiko hiru jelkaldi zapatuz egingo ditue.

EHUk eta Lu Xun Ikasketa Zentroak hitzarmena sinatu dabe txinera hizkuntzea erakusteko

Bizkaie! 2015-01-12 17:48   kulturbiz

EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreaorde Carmelo Garitaonandiak eta Lu Xun ikasketa zentroko zuzendari Xiao Fang-ek akordioa sinatu dabe Txinako kulturea eta hizkuntzea zabaltzeko, eta mobikortasun programak bultzatzeko bere bai.

BilbaoEszenak 'Komunikazinoaren arlorako lehen laguntzak' ikastaroan izena emoteko epea zabaldu dau

Bizkaie! 2015-01-12 16:49   jardunaldiak

Guillermo Royo eta Naia Muñoz irakasleek komunikazinoa kudeatzeko dagozan tresnak eta hartzaile bakotxarentzako (ikus-entzuleak, komunikabideak, banaketea eta abar) bide egokienak azalduko ditue. Era berean, dagozan baliabide posible guztiak aztertuko dira, klasikoenak eta azken baliabide digitalak.

Joseba Sarrionandiaren 'Izuen gordelekuetan barrena' poesia liburua berrargitaratu dau Pamielak

Bizkaie! 2015-01-12 14:27   Kulturea

Egileak berak zuzendu dau orain hogeita hamalau urte argitaratutako Izuen gordelekuetan barrena (Pamiela) liburuaren berarragitalpena, eta berbaurre barria idatzi deutso, ganera. 1981ean plazaratu zan liburua, eta kartzelan zala idatzi eban berbaurrea Joseba Sarrionandiak.

Daniel Garcíaren 'Demokratiza dezagun demokrazia' lana ikusgai dago Deustuko zubian

Bizkaie! 2015-01-12 13:42   Kulturea

Urtarrilaren amaierara arte, Bilboko Deustuko zubiko aginte-etxolan, Daniel García Andújarren Demokratiza dezagun demokrazia erakusketea ikusteko aukerea izango da. Esku-hartze artistikoak Deustuko zubian proiektuaren hirugarren edizinoa zarratuko dau erakusketa honek.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Boyhood' irabazle, Urrezko Globoetan

Bizkaie! 2015-01-12 11:19   Barriak

Hiru sari irabazi ditu Richard Linklater zinemagilearen Boyhood beharrak; film eta zuzendari onenarena, eta antzeztaldeko emakumezko aktorearena (Patricia Arquette), hain zuzen be. Birdman eta The Theory of Everything pelikulek bina sari lortu ditue Urrezko Globoetan. Tina Fey eta Amy Poehler umoristek aurkeztu dabe ekitaldia.

Miguel Albaladejo zuzendariak jasoko dau Zinegoak 2015eko Ohorezko Saria

Bizkaie! 2015-01-12 10:43   Zinemea

Luis Miguel Albaladejo 1966an jaio zan Alacanteko herri batean eta zinemeagazko pasinoa txikitatik jatorko. Haren familiak zinema-areto bat eukan eta anaia nagusia programatzailea zan. Albaladejok bere gaztaroa Buñuel, Bertolucci, Kubrick, Pasolini, Woody Allen, Truffaut, Fassbinder eta 70. hamarkadako hainbat zuzendari nabarmenen lanak ikusten emon eban.

'Loreak' pelikulea izan da film latino onena Palm Spring Jaialdian

Bizkaie! 2015-01-12 09:55   Barriak

Kaliforniako Palm Spring Nazinoarteko Jaialdian, Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendutako Loreak lana izan da onena, film latinoen arloan. Aurreko astean Espainiako Zinema Akademiak jakinarazo ebanez, Goya sarietan film onenarena irabazteko lehian izango da, ganera.

Odol Emoileak, Lince, Arantzazu Ametzaga, Euskadiko Herri Kirol Federazinoa eta Joaquin Atxukarro, 2014ko Sabino Arana sariak

Bizkaie! 2015-01-09 14:57   sariak-autortzak

Euskal gizartearen alde egindako lanean nabarmendutako persona, alkarte edo erakundeei emoten deutsie Sabino Arana Fundazinoak sariak urtero. Hogeita seigarren edizino honetan, Arantzazu Ametzaga idazle eta liburuzaina, Euskadiko Odol Emoileen Alkartea, Lince-La Industrial Cerrajera enpresea, eta Euskadiko Herri Kirol Federazinoa-Sokatirea izan dira sarituak. Sari-emote ekitaldia hilaren 25ean izango da, Arriaga antzokian.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

La Jodedera laukoteak 'Aio Kurrilo!' diskoa plazaratu dau

Bizkaie! 2015-01-09 13:21   Musikea

Jenteari jantzan eginarazotea, hori da La Jodedera taldearen helburu nagusia zuzenekoetan. Aio Kurrilo! (Gaztelupeko Hotsak) hirugarren diskoa argitaratu barri dabe, hamabi kantakoa. Aurreko beharretan lez, Karibeko doinuak eta Euskal Herrikoak nahastua.

»» Ikusi argazki guztiak (2)