Kotte Plaza, Mikel Lasarte eta Sarai Robles Nafarroako Txapelketako final-laurenetarako sailkatu dira

Bizkaie! 2014-12-15 13:05   Bertsolaritzea

Barikuan abiatu zan 2015 Nafarroako Bertsolari Txapelketea. Iruñeko Alegria Peñan jokatu zan kanporaketea. Sei bertsolari izan ziran oholtzan, eta horretatik hiruk lortu eben sailkatzea, Kotte Plazak, Mikel Lasartek eta Sarai Roblesek, hain zuzen be.

'Euskara partekatzen duguna' dekalogoa aurkeztu dau Euskaltzaleen Topaguneak

Bizkaie! 2014-12-15 13:00   Euskerea berbagai

Euskal Herrian bizi dogun hizkuntza-aniztasun errealidadea autortuz eta hori modu positiboan ulertuta, guztion artean konpartiduten dogun hizkuntzea euskera izateko aldarria egiten dau dekalogoak. Aurrera begira, oinarri horreek bultzatzeko egitasmoakaz jarraitzeaz gan, aniztasuna zehar lerro lez txertatzeko asmoa berretsi dabe, herritar danari bidea alkarregaz egiteko konbita eginez.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bertsolariak eta glosadoreak alkartuko dira zapatu honetan Bartzelonan

Bizkaie! 2014-12-12 13:15   Bertsolaritzea

Kultur trukeko jardunaldiaren hitzordu nagusia arratsaldeko 20:00etan izango da. Aurkezlea Ainhoa Aranburu izango da, eta bertan, Aitor Sarriegi, Oihana Bartra eta Miren Artetxe bertsolariek eta Carles Belda, Mireia Mena eta Ferriol Macip glosadoreek hartuko dabe parte, Pau Vinyolesen eta Marcel Marimonen musikeak lagunduta.

Euskerazko zinemearentzat 2014a urte handia izan dala dino IBAIAk

Bizkaie! 2014-12-12 10:54   Barriak

Azken urteetan lortutako egonkortasunaren emoitzea dan eta ikusleen zein kritikearen babesa dauen gure zinemearen arrakasta honen kontra, hurreko etorkizunari begira, gure pelikulen finantzazino iturri desbardinetan diran murrizketak kontuan izanda, kultura, ekonomia eta gizartearen ikuspuntutik sektore estrategiko baten alde apustu sendo eta segurua egiteko momentu erabagiorrra da.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Galdeketaun', gazteen artean euskerearen erabilerea bultzatzeko lehiaketea

Bizkaie! 2014-12-12 10:29   Euskerea berbagai

Bilboko Udalak eta Nontzeberri atari kulturalak aplikazino mobikorraren formatua dauen lehiaketa bat jarri dabe abian, gazteek euskerea erabiltea sustatzeko asmoz. Galdeketaun izenekoa da aplikazino barria eta 12 eta 17 urte bitarteko gazte bilbotarrei zuzendutako ekimena da.

'Gustatzen jata, gustatzen jaku' lemapean dator 2015eko Euskal Eskola Publikoa

Bizkaie! 2014-12-11 17:17   Euskerea berbagai

Gustatzen jata, gustatzen jaku lemapean, Euskal Eskola Publikoaren 24. jaia izango da Elgoibarren, 2015eko bagilaren 7an eta Jata erlea lagun izango da, erleak ekosisteman behar-beharrezkoak diran lez, gure eskolak ezinbestekoak diralako gizartearen garapenerako.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Irati Goikoetxeak 'Andraizea' bere lehenengo liburua plazaratu dau

Bizkaie! 2014-12-11 16:55   Kulturea

Hamabost kontakizun ditu Andraizea (Erein) lanak, hamabost zoroaldi txikiren istorioak, hain zuzen be. Irati Goikoetxeak buruari joaten itxi deutso, libre, eta holan osotu ditu ipuinok.

Barbara Goenaga eta Kalakan dira Poziktibity ekimenaren bideo barriko protagonistak

Bizkaie! 2014-12-11 14:38   Euskerea berbagai

Poziktibity euskerearen erabilerea bultzatzea helburu dauen proiektu bat da. Gainera, euskereagazko jarrera positibo bat be bada, eta hiru kontzeptu berba bakarrean alkartuta sortu da bere izena: Pozik, Positivity eta Activity berbak buztartuta.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bernardo Atxagak 'Txoriak kolpeka' liburua kaleratu dau

Bizkaie! 2014-12-11 14:31   Kulturea

Kontaera bik eta saiakera labur batek osotzen dabe Bernardo Atxagak Pamiela etxeagaz argitaratu dauen Txoriak kolpeka lana. Thomas Edward Lawrence Lawrence Arabiakoa ezizenez ezagunagoa zanaren irudiaz gogoeta egin dau idazle gipuzkoarrak.

'Eztabaidak literatureagaz' ekimenak Patxi Zubizarreta eta Miren Agur Meabe idazleak alkartuko ditu

Bizkaie! 2014-12-11 14:17   Kulturea

Patxi Zubizarreta eta Miren Agur Meabe idazleak, euskal literaturea eta, batez be, euskeraz idatzitako literaturea, norantz doan argitzen ahaleginduko dira datorren martitzenean, abenduaren 16an, Euskal Literaturea nora zoaz? izenburupean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

UEUk 150 ikerlari batuko ditu IkerGazte biltzarrean

Bizkaie! 2014-12-11 13:40   jardunaldiak

Udako Euskal Unibersidadea IkerGazte: Nazioarteko ikerketa euskeraz biltzarra aurkeztu dau. Proiektuaren helburua ikerlari euskaldunen ikusgarritasuna nabarmendu, euren arteko ezagutza sustatu eta euskerazko zientzia produkzinoa zabaltzea da. 150 ikerlari batzeko asmoa daukie Durangoko Landako gunean, 2015eko maiatzaren 13, 14 eta 15ean. Ekarpenak bialtzeko epea zabalik dago.

'Emakumeak Hushe ibarrean' erakusketea aurkeztu dabe Bilboko Rekalde aretoan

Bizkaie! 2014-12-11 10:21   Kulturea

Ibon Azpilikuetaren argazkiak batzen dituan Emakumeak Hushe ibarrean erakusketea zabaldu barri dau Bilbao Mendi Film Jaialdiak, Bilboko Rekalde aretoan. Asiako Baltistan eskualde menditsuan bizi diran emakumeak dira erretratuen protagonistak, eurak eta euren bizimodu gogorra. Erakusketea abenduaren 21era arte egongo da zabalik.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Bizkaiko Aldundiak 3.451.200 euro banatuko ditu 2015ean euskerea sustatzeko diru-laguntzinoetan

Bizkaie! 2014-12-10 14:57   Euskerea berbagai

Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak 2015. urtean euskerea sustatzeko eta bultzatzeko emongo dituan laguntzak onetsi ditu, lurraldea.n euskerearen sustapenean lan egiten daben enpresa eta erakundeei zuzenduta, eta danetara, 3.451.200 euro banatuko ditu diru-laguntzinoetan

Ali Tiefschwarz izango da 2014ko azkenengo Art After Dark saioko protagonistea

Bizkaie! 2014-12-10 14:48   Musikea

Abenduaren 12an zarratuko dau aurtengo Art After Dark Bilboko Guggenheim Museoko musika egitaraua.Tiefschwarz taldeko Ali izango da gaueko protagonista nagusia, baina lehenago DJV Sound izango da eszenatokian. Emonaldiak 22:00etan hasiko dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Jon Gurrutxaga musikari elgoibartarrak 'Hitz lauz' diskoa kaleratu dau

Bizkaie! 2014-12-10 13:38   Musikea

Bakarka argitaratzen dauen lehenengo diskoa dau Hitz lauz (Gaztelupeko Hotsak). Hamar kanta konposau ditu, danak euskeraz. Bluesa, rocka eta funka batu ditu Jon Gurrutxagak behar barrian. Abenduaren 12an Mutrikuko Goitibehera tabernan joko dau, 22:30ean.

Barikuan abiatuko da Iruñean 2015eko Nafarroako Bertsolari Txapelketea

Bizkaie! 2014-12-10 11:30   Bertsolaritzea

Sahats Aleman, Mikel Lasarte, Sarai Robles eta Mintxo Astiz barañaindarrak, Mikel Juaniz iruindarra eta Kotte Plaza iruritarra dira abenduaren 12ko kanporaketan parte hartuko daben bertsolariak. Epaile lanetan, barriz, Nerea Bruño, Arkaitz Goikoetxea eta Ekintza Landa ibiliko dira. Maider Ansak aurkeztuko dau saioa.

'Giandomenico Tiepolo eta bere fantasiazko erretratuak' erakusketea zabaldu dabe Bilboko Arte Eder Museoan

Bizkaie! 2014-12-10 11:27   Kulturea

Hamaika margo eta hamabi grabadu, danak erretratuak, batzen ditu Bilboko Arte Eder Museoan edegi barri daben Giandomenico Tiepolo artista italiarrari buruzko erakusketeak. Bilbuma pribadu batekoak dira behar guztiak, eta orain urte bi Madrilen izan ziran ikusgai. Erakusketea 2015eko apirilaren 15era arte egongo da zabalik.

Getxok UNESCO Etxeagaz batera Giza Eskubideen Nazinoarteko eguna ospatuko dau

Bizkaie! 2014-12-10 10:34

UNESCO Etxeak eta Getxoko Udalak Giza Eskubideen Nazinoarteko Eguna ospatuko dabe eguenean, abenduaren 11n, 20:30ean Getxoko Elkartegian (Ogoño, 1 - Areeta). Bertan Eman minutu bat Giza Eskubideen Alde Ikus-Entzunezko Piezen Nazinoarteko V. Lehiaketea aurkeztuko da.

'Dastatu Gabonak' egitaraua atondu dau Bilboko Guggenheim museoak

Bizkaie! 2014-12-09 17:12   kulturbiz

Abenduaren 20tik urtarrilaren 6ra bitarten, ume eta familientzako egitarau berezia eskainiko dau Bilboko Guggenheim museoak, besteak beste, musikea, jantzea, antzerkia eta jolasak.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

‘El Gobierno Vasco en el exilio. Crónica de una esperanza’ dokumentala aurkeztu dabe Bilbon

Bizkaie! 2014-12-09 14:45   Barriak

Lau hamarkadetan zehar, beren idealakazko leialtasuna gorde eta 1936ko erakundeetatik etorritako zilegitasuna ordezkatzen jakin eben gizon batzuen historia luze eta dramatikoa islatzen dau Triano Mediak produzidutako 80 minutuko pelikula honek.

»» Ikusi argazki guztiak (4)