Kepa Junkeraren ibilbide osoa batu dabe 'Hauspo bidaiaria' erakusketan

Bizkaie! 2015-03-25 14:22   Kulturea

Musikari eta produktore bilbotarraren lana ezagutzeko bidaia dakar Bilboko Azkuna Zentroan zabaldu barri dan Hauspo bidaiaria erakusketeak. 80. hamarkadatik gaur egunera arte Kepa Junkerak berak batutako erretratuak, diskoak, tresnak eta beste hainbat kontu dagoz ikusgai, maiatzaren 3ra arte. Topaketak eta kontzertuak be antolau ditue, eta danak dira debalde. 

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Rosa Maria Sarda 2015eko Ohorezko Max Saria

Bizkaie! 2015-03-25 13:05   Kulturea

Bizitza luze, oparo eta sari zein errekonozimenduz betea daroa antzerkigintzan eta zinemagintzan Bartzelonan 1941ean jaio zan artisteak. Bokazinozko jarrera autodidaktikoa izanik, hogeita lau urtegaz lehenengo aldiz taularatu zanez ez ditu oholtzak baztertzerik izan, antzerki, zinema, telebista baita zuzendaritza proiektuetan be lan egin izan dau. 

Los Bichos taldeak Oihuka zigiluagaz grabautako bi albumen berrargitalpen bermasterizatua egin dabe

Bizkaie! 2015-03-25 10:05   Musikea

Elkar diskoetxearen eskutik, Los Bichos talde nafarraren Color Hits(1989) lehenengoz argitaratu da CD formatuan; bertan sartu dira, era berean, taldearen lehen ep-an, Anita Latigazo izenekoan agertu ziran 3 abestiak. Bigarren diskoa, taldearen azkena, barriz, In Bitter Pink izenburukoa da. Denboraz kanpoko bi album dira, moda eta etiketen gainetik iraun dabenak, gaurkotasun-izpirik galdu barik.

'Itzulpenek euskal literaturea indartzen, aberasten eta normaltzen lagundu dabe'

Bizkaie! 2015-03-24 17:12   kulturbiz

2012aren erdialdera arte 161 idazleren obrak 38 hizkuntzatara itzuliak izan dira. Datu horreek aztertu ondoren, Elizabete Manterolak ikerketea Bernardo Atxagaren lanetan oinarritu dau, argitalpen itzuli gehien dituan autorea dalako (100 baino gehiago), baita hizkuntza gehienetara be (35 hizkuntza).

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ion Macarenok 'Nickel' erakusketea aurkeztu dau Bilboko Rekalde aretoan

Bizkaie! 2015-03-24 14:54   Kulturea

Bizkaiko Foru Aldundiaren barriek 2015 programearen emoitzea da Nickel, izan be Ion Macareno artista bilbotarrak arte sorkuntzako bekea jaso eban proiektua gauzatzeko. Maiatzaren 3ra arte egongo da ikusgai, Rekalde aretoko Kabinete Abstraktua gelan. Erakusketearen aurkezpenean, Ion Macareno artistea bera eta Foru Aldundiko Kultura zuzendari Gonzalo Olabarria izan dira.

Aurrerantzean 'Elhuyar' aldizkaria hiru hilean behin argitaratuko dabe

Bizkaie! 2015-03-24 13:47   kulturbiz

Arrazoi ekonomikoak tarteko, hilabetekari izatetik hiruhilabetekari izatera pasauko da Elhuyar Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkaria. Urtean lau zenbaki izango ditu papeleko edizinoak: martian, bagilean, irailean eta abenduan.

Lea-Artibaik eta Uribe Kostak jokatuko dabe BBK Sariketako finala

Bizkaie! 2015-03-24 13:45   Bertsolaritzea

Giro ederrean joan da saioa, eta azkenean, Uribe Kostako taldeak irabazi dau 408 puntugaz; Busturialdeak, ostera, 405,50 puntu lortu ditu. Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Sariketako finala martiaren 26an, eguenean, jokatuko da, Bilboko Kafe Antzokian, 19:00etan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Alberto Manguel idazleak ‘Una historia natural de la curiosidad' aurkeztuko dau Bilbon

Bizkaie! 2015-03-24 09:56   kulturbiz

Gaur, martiak 24, Alberto Manguel idazleak bere azken liburua aurkeztuko dau Bilboko Azkuna Zentroan: Una historia natural de la curiosidad. Azken barrikuntza narratiboak eta grafikoak egileen eskutik irakurleei hurreratzeko helburuagaz Mediateka BBK-k hilero egiten dituan Aurrez aurre literatura-solasaldietan izango da.

2015eko Kilometroen abestia aurkeztu dabe

Bizkaie! 2015-03-23 14:05   Euskerea berbagai

Urriaren 4an, Usurbilen, egingo da aurtengo Kilometroak, Gipuzkoako ikastolen jaia.  Jakoba Errekondo  agronomo eta paisajista usurbildarrak idatzi dau Lotzen gattunk kantea, eta herriko hainbat musikariren artean osotu dabe. Udarregi Ikastolea da 2015eko Kilometroaken antolatzailea.

Ramón Rubial Fundazinoak eta Euskaltzaindiak alkarlanerako hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2015-03-23 13:40   Euskerea berbagai

Urte birako lankidetza hitzarmena sinatu dabe gaur Ramón Rubial Fundazinoak eta Euskaltzaindiak, Bilbon, Akademiaren egoitzan. Eider Gardiazabal fundazinoko presidenteak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak sinatu dabe akordioa, eta eurekaz batera izan dira, besteak beste, Idoia Mendia eta Vicente Reyes, PSE-EEko idazkari nagusia eta Prestakuntza eta Kultura idazkaria, hurranez hurran; Xabier Kintana Euskaltzaindiaren idazkaria, eta Adolfo Arejita Iker sailburua.

OPN Studio taldearen 'Límbica' erakusketea zabaldu dabe BilbaoArte gunean

Bizkaie! 2015-03-23 12:11   Kulturea

Eskultura teknologikoek osotzen dabe Susana Ballesteros eta Jano Montañés kide dituan OPN Studio taldearen Límbica erakusketeak. Hauxe da BilbaoArte espazioak aurten produziduten dauen lehenengo erakusketea. Apirilaren 24ra arte egongo da zabalik.

Manex Agirrek irabazi dau Arabako Bertsolari Txapelketea

Bizkaie! 2015-03-23 09:43   Bertsolaritzea

Gasteizko Printzipal Antzokian jokatu zan zapatu arrastian Arabako Bertsolari Txapelketako finala. Manex Agirre eta Iñaki Viñaspre ailegau ziran buruz buruzkora. Aramaioarra izan zan nagusi atzera be. Karmele Madinabeitia Arabako eta Gasteizko bertsolaritzearen sustatzaile aitzindariak jantzi eutson txapela Agirreri.

Ray Lee artistearen ‘Siren’ entzunezko instalazinoa ikusgai Bilbon

Bizkaie! 2015-03-18 16:59   Kulturea

Zenbait turuten mobimentuaren bitartez sortzen dan soinuaren muntaia alkarreragilea dogu Siren, arte zinetikoa, musika elektronikoa eta performancea antzerki-testuinguruan nahasten dituan soinu-instalazinoa. Ray Leeren instalazino hau Oxfordeko Arte Garaikidearen Museoa, Derbyshireko ehungintza lantegi abandonatu batean edota Nottinghameko Bonington Galeria lako leku desbardinetan izan da ikusgai. 

»» Ikusi argazki guztiak (2)

2014ko Resurreccion Maria Azkue Literatur Sariak banatu ditue

Bizkaie! 2015-03-18 14:30   sariak-autortzak

Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan egin dabe sari-emote ekitaldia. Euskaltzaindiak berak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazinoak antolatzen dituen sariok idazle gazteak literaturearen mundura erakartea dabe helburu nagusi. Genero bi saritzen dira: narrazinoa eta poesia.

Durangoko bonbardaketearen 78. urteurreneko oroimen-ekintzak aurkeztu ditue

Bizkaie! 2015-03-18 13:54

Durangoko Udalak eta Gerediaga alkarteak antolatu dabe Durangoko bonbardaketearen 78.urteurreneko oroimen-ekintzen egitaraua. Erakusketea, irrati tailerra eta bisita gidatuak egingo ditue, martiaren 24tik aurrera. Hilaren 31n, urteurren egunean, jarduera bereziak izango dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilbo kulturearen munduko uriburu izango da egunotan

Bizkaie! 2015-03-18 12:50   Kulturea

Eguaztenetik barikura bitartean, Azkuna Zentroak Uri eta Tokiko Gobernuen Sareak (CGLU) antolatutako Kulturea eta uri iraunkorrak gailurra hartuko dau. Mundu osoko 50 herrialdetako ordezkariak izango dira biltzarrean, tartean, Dakar, Mexiko, Bartzelona, Montreal, Buenos Aires eta Istanbuleko alkateak.

Durangon, apirilaren 2tik 5ra izango da III. Topaklown

Bizkaie! 2015-03-18 09:25   Kulturea

Topaklown Durangoko San Agustin Kulturgunea eta Ganso & Cia, antzokiko konpainia egoiliarraren artean sortutako proiektua da. Topaklown, klowna praktiketan dabenen topagunea da, klownagaitik jakinmina dabenena edo, besterik barik, seduziduten itxi eta emozino eta umore onagaz gozau nahi dabenen topalekua da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskadiko Filmategiak ikus-entzunezko funtsen zati bat ikusgai jarri dau webgunean

Bizkaie! 2015-03-17 17:23   Barriak

Webguneko Funtsak atalean eskegitako irudiak hamarraldietan eta bildumetan dagoz banatuta. 1910etik hasi eta 80ko hamarraldira arteko epean egin ziran filmak hartu dira aintzat lehenengo fase honetan. Hilero film bat eskegiko dau Filmategiak eta haren garrantzia historikoagaitik, artistikoagaitik edo kulturalagiatik egingo da aukeraketea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Lea-Artibai BBK Sariketako finalista

Bizkaie! 2015-03-17 14:47   Bertsolaritzea

Lea-Artibaiko taldeak martiaren 26an Bilboko Kafe Antzokian jokatuko dan finalerako txartela irabazi dau. Bigarren finalistak martiaren 24ean erabagiko dira Sopelan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Pre-Fant Bilboko BBK Aretora helduko da maiatzaren 2tik 6ra bitartean

Bizkaie! 2015-03-17 13:09   Barriak

Maiatzaren 8tik 15era bitarteko astean Bilbo zinema fantastikoaren uriburu bilakatuko da barriro, Fant Zinemaldiaren XXI. edizinoa ospatuko baita. Ohikoa danez, aurreko egunetarako hainbat jarduera programau ditue; aurten Kale Nagusiko BBK Aretoan egingo dira, maiatzaren 2tik 6ra, eta sarrerea dobakoa izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)