Aguxtin Alkhatek 'Haizeen meneko' diskoa kaleratu dau

Bizkaie! 2015-03-13 14:27   Musikea

Bigarren diskoa dau Haizeen meneko (Elkar) Aguxtin Alkhatek, eta Elkar estudioko Sesioetan parte hartu ostean atera dau. Hamar kanta sortu ditu Heletako musikariak, folka eta rocka nahastauz. Martiaren 14an aurkeztuko dau zuzenean, Aiziritzeko plazan, 21:00etan; eta, 19an, Baigorrin.

Orientazino akats batek eraginda, 8.000 metrotik 4. kanpalekura bueltan joan dira Alex Txikon eta sokakideak

Bizkaie! 2015-03-13 13:09

Momentu honetan 4. kanpalekuan (7.200 m.), denda barruan deskantsetan dagoz eta bihar beste saiakera bat egin nahi dabe. Aurreikuspen meteorologikoa ona izango ei da bihar be: eguzkitsua eta haizerik bakoa. Bihar egingo dabe beste ekinaldi bat.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Kimsooja artista korearraren 'Hariaren ibilbideak' bideoinstalazinoa, Guggenheim museoan

Bizkaie! 2015-03-13 11:52   Kulturea

Garagarrilaren 5era arte,  Kimsoojaren Hariaren ibilbideak (Thread Routes) lana ikusgai egongo da Bilboko Guggenheim museoan,  Film & Video aretoan. 16 mm formatuan egindako hainbat filmek osotzen dabe bideoinstalazinoa, munduan zehar ehungintzearen jarduerea erakusten dabe.

Txistulari Egunaren 60. urteurrena ospatuko da Durangon

Bizkaie! 2015-03-13 09:55   Musikea

Aurten, Jaizale-Durangaldeko Txistulari Alkarteak Durango aukeratu dau egun hori ospatzeko eta 60. urteurrena danez, hiru egunetan ospatzea erabagi dabe, barikuan hasi eta domekara bitartean, hain zuzen.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Alex Txikon 4. kanpalekura (7.200 m.) heldu da, eta bertatik abiatuko da tontorrerantz goizaldean

Bizkaie! 2015-03-12 17:19

Tontorretik gero eta hurrago dagoz Alex Txikon, Ali ‘Sadpara’ eta Daniele Nardi, 900 metroko desnibela baino ez dago Nanga Parbeteko tontorrera (8.126m) heltzeko. Tontorrerantz goizaldeko 02:00etan abiatzea da hiru mendizaleen asmoa. Ezustekorik ezean, Nanga Parbeteko tontorra (8.126m) neguan zapaltzen historiako lehenengoak izango dira bihar

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskerazko irrati-antzerki ikastaroa antolatu dau BilbaoEszenak

Bizkaie! 2015-03-12 14:40   Kulturea

Apirilaren 22tik 27ra bitartean, irratian antzerkia zelan egin ikasteko aukerea izango da BilbaoArte zentroan. BilbaoEszena Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren Baliabide Eszenikoen Zentroak antolatutako ikastaroko irakasleak Maisha MC konpositorea eta DJa eta Galder Perez antzezle eta zuzendari dira. Izena emoteko epea zabalik dago.

'Gure Xabiertxo' erakusketea martiaren 12tik bagilaren 23ra ikusgai Bilbon, Euskadiko Artxibo Historikoan

Bizkaie! 2015-03-12 14:37   Kulturea

Gure Xabiertxo erakusketea Eusko Legebiltzarrak eta Sancho el Sabio Fundazinoak antolatu dabe, Ixaka Lopez Mendizabalek Xabiertxo izenburuko liburua argitaratu zala 90 urte beteten baitira 2015ean.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Blas de Oteroren Egunean, poeteak argitaratu bako testu baten irakurketa antzeztua eskainiko dau Ramon Bareak

Bizkaie! 2015-03-12 13:10   jardunaldiak

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Blas de Otero (1916-1979) poeta bilbotarraren jaiotzearen urteurrena ospatuko dau datorren astelehenean, martiaren 16an. Ekitaldi horretan, Ramón Barea antzezleak, poeteak argitaratu barik itxi eban Historia (casi) de mi vida prosazko testua irakurriko dau. Saioa arratsaldeko 19:30ean hasiko da, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan.

Joan Mari Irigoienek 'Bi urtetako kronika fakultatiboa (2012-2014)' poema-liburua aurkeztu dau

Bizkaie! 2015-03-12 10:38   Kulturea

Azkenengo urteetan izandako gaixotasun bi ditue ardatz Joan Mari Irigoienek Bi urtetako kronika fakultatiboa (2012-2014) (Elkar) jasotako olerkiek; bata da disartria, edo berba egiteko zailtasuna, eta bestea, depresinoa. 68 orrialdeko autortza baten antzekoa dala esan eben aurkezpenean.

Tribial Feministea aurkeztu barri dabe emakumeak historian zehar bete dauen zereginari garrantzia emoteko

Bizkaie! 2015-03-12 10:27

Aplikazinoaren helburua da genero-parekidetasuna sustatzea, emakumeak historian zehar betetako zereginari ikusgarritasuna emoten deutsien galderen bitartez. Aplikazinoa dobakoa da eta edade guztietako jenteari zuzenduta dago. Android eta iOS smartphoneetarako zein tabletetarako dago eskuragarri.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilbao Ars Sacrum musika zikloak zortzi kontzertu eskainiko ditu martiaren 18tik aurrera

Bizkaie! 2015-03-11 17:08   Musikea

Gizakundearen eleizeak zortzi kontzertu hartuko ditu martiaren 18tik 30era bitartean, eta tartean bertoko eta kanpoko bakarlariak eta abesbatzak izango dira. Bilbao Ars Sacrum zikloko sarrerak salgai dagoz daborduko, lau eurotan.

Alex Txikon, Ali Sadpara, Muhammad Kan eta Daniele Nardi Nanga Parbateko III. kanpalekura bidean

Bizkaie! 2015-03-11 14:13

Gaua II. kanpalekuan pasau ostean, gaur goizean ekin deutsie III. kanpalekurako bideari.  Ezustekorik ezean, bihar, eguena edo izan daiteke Nanga Parbateko (8.126 m.) tontorrerako ahalegina. Tartean IV. kanpalekua be geratuko jake (7.200 m.)

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Uribe Kosta aurrera Bertsolari Gazteen BBK sariketan

Bizkaie! 2015-03-11 13:38   Bertsolaritzea

Uribe Kostako taldeak irabazi dau gaur goizean Zallan jokatu dan BBK Sariketako bigarren kanporaketea, Enkarterriko taldearen kontra. Holan, Sopelako finalaurrekoan kantetako txartela eskuratu dabe Uribe Kostako taldekoek.

Mikro-polis politikearen ganeko entseguen lehiaketea antolatu dau EHUk

Bizkaie! 2015-03-11 13:17   kulturbiz

Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Politika eta Administrazino Zientzien Sailak Mikro-polis Politikearen ganeko Entseguen I. Lehiaketea antolatu dau, eta EHUko ikasleek sariketan parte hartu ahal izango dabe martiaren 27ra arte, euskeraz zein gaztelaniaz. Testu onenak 1.000 euroko saria jasoko dau modalidade bakotxean.

Bizkaiko Meatzaldea biotopo babestu izentau dau Eusko Jaurlaritzeak

Bizkaie! 2015-03-11 12:43   kulturbiz

Joan dan astean Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik aurreratu ebanez, Gobernu Kontseiluak biotopo babestu izentau dau Bizkaiko Meatzaldea. 977,5 hektareako azalerea dauka biotopoak, Galdames eta Gueñes udalerrien artean dago, eta Triano mendien zatirik handiena hartzen dau.

Bavariarrek barriro be Korrikan hartuko dabe parte

Bizkaie! 2015-03-10 17:41   Euskerea berbagai

Martiaren 22an, arratsaldeko 15:30ean emongo jako hasierea Municheko urigunetik, kilometro eta erdi bateko ibilbidean barrena. Korrika19ko pankartea, AEKko petoak eta aurtengo doinua abestuz euskerearen presentzia nabarmenduko dabe, bidean topauko dituen ikusleei be konbita eginez jaiaz gozau deien.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Arratia/Txorierri taldea irabazle BBK Sariketako lehenengo kanporaketan

Bizkaie! 2015-03-10 16:16   Bertsolaritzea

Gaur hasi da aurtengo Bertsolari Gazteen XXIII. BBK Sariketea Igorren. Gaur, Arratia/Txorierri eta Bilboaldea taldeak izan dira aurrez aurre kantuan, Igorreko institutuan. Irabazlea, 393 puntugaz, Arratia/Txorierri taldea izan da; 364 puntu lortu ditu Bilboaldeak.

'Naturaren Argazkilariak' erakusketeak 67 herrialdetako 81 artistaren argazkiak batu ditu Bilboko Ondare aretoan

Bizkaie! 2015-03-10 14:39   Kulturea

Wildlife Photographer of the Year lehiaketa entzutetsuan saritutako 67 herrialdetako 81 argazki batzen ditu erakusketeak, eta, horrezaz gan, Urtzi Vera artista bizkaitarraren 11 argazki be jarri ditue ikusgai. Erakusketea apirilaren 18ra arte bisitau ahal izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bizkaiko Trikitixa Alkarteak I. Maketa Lehiaketea antolatu dau

Bizkaie! 2015-03-10 12:39   Musikea

Maketa Lehiaketa honen helburu nagusia trikitixa zein pandero talde barri zein beteranoei bultzadea emotea da, gazte taldeak ezagutzera emonez apurka-apurka musika mundura hurreratu daitezan.

Elena Ferranteren 'Adiskide paregabea' nobelea plazaratu dau Igelak

Bizkaie! 2015-03-10 12:02   Kulturea

Fernando Reyk euskeratu dau Adiskide paregabea Elena Ferranteren Napoliko tetralogiako lehenengo nobelea, Igela argitaletxearen eskutik. Lila eta Lenu auzo pobre bateko neskatoen istorioa kontetan dau liburuak.