Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketako 30. eta 31. edizinoetako lan sarituak argitaratu ditue

Bizkaie! 2015-06-09 11:20   Kulturea

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Erein argitaletxeak Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketan euskerazko eta gaztelaniazko kategorietan saritutako eta akzesita jasotako kontakizunak kaleratu ditu. Bilboko Liburu Azokan egingo dabe aurkezpena.

Arteshop Bilbaok EHUko ikasleen 75 artelan erakutsiko ditu saltokietan

Bizkaie! 2015-06-09 10:44   Kulturea

Bilbao Arte Fundazinoak, Bilboko Udalak eta EHUk alkarlanean antolatutako Arteshop Bilbao ekimenaren bosgarren edizinoak unibersidadeko 75 ikasleek egindako artelanak batuko ditu. Lanok uribilduko saltokietan jarri zituen atzo eta bagilaren 20ra arte egongo dira ikusgai.

Bizkaie! 2015-06-08 18:15

Bakotxari berea... Eskerrik asko Adolfo zuzenketeagaitik. Eutsi goiari!!!

Erantzuna | Idatz eta Mintz literatur aldizkaria saritu dabe Bilboko liburu azokan

9.552 ikaslek egingo ditue unibersidadera sartzeko azterketak UPV/EHUn

Bizkaie! 2015-06-08 18:03

Eguaztenean, bagilak 10, aurten Euskal Autonomia Erkidegoan Batxilergoa amaitu daben 9.552 ikaslek unibersidadean sartzeko azterketak hasiko ditue UPV/EHUn, igaz baino % 2,78 gehiagok.

adolfo arejita 2015-06-08 17:02

Iratxe Ormatza (edo Ormaza) deritxo \"Madalenen hariak\" kontaera bikainaren egileari. Ez, Agurtzane. Bakiotarra, huts handiren bat ez bada. Emakume sentiera sakoneko idazle eta bera dan lanko euskera naturalaren jabe.

Erantzuna | Idatz eta Mintz literatur aldizkaria saritu dabe Bilboko liburu azokan

Aitor Servier txapeldun Xibero, Lapurdi, eta Baxenabarreko Gazteen Xapelgoan

Bizkaie! 2015-06-08 14:14   Bertsolaritzea

Arratsaldean jokatu zan Xapelgoan, Aitor Sevier azkaindarrak jantzi eban txapela, Ortzi Idoaten eskutik. Aitorregaz batean finalean izan ziran: Kerman Diaz, Hodei Renteria, Nahia Sasco, Ainhoa Sarasua, Julen Bellan, Leire Laskarai, eta Ibai Capot. Lapurditik, Aitor Servieregaz batera, Nahia Sasco be, Euskal Herriko finalean izango da Orion, bagilaren 27an.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Euskaraz bizi nahi dut' film labur lehiaketearen 4. edizinoa aurkeztu dabe Zinemaldiak eta Kontseiluak

Bizkaie! 2015-06-08 11:45   Zinemea

Paul Bilbaok adierazo dauenez film laburrek euskeraz biziteko gogoa ardatz izatea gura dogu: zergaitik egiten dogun hautu hori, zelako oztopoak izaten doguzan, sentiduten doguzan pozak, eregiten diran konplizidadeak... hori guztia eta gehiago kontau nahi dogu aurkezten diran film laburren bidez.

Unai Mendizabal eta Iñaki Gurrutxagarentzat Gipuzkoa Bertsotaneko azken bi saioak

Bizkaie! 2015-06-08 10:39   Bertsolaritzea

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkapen faseko azken bi saioak jokatu dira joandako zapatuan Ataunen. Goizean Unai Mendizabal nagusitu da eta arratsaldekoan, barriz, Iñaki Gurrutxaga. Bi saio horreekaz amaitu da Gipuzkoa Bertsotan eta dagoeneko badakiguz irailean hasiko dan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkatu diran 30 bertsolarien izenak.

Txaber Altubek jantzi dau aurtengo Bizkaiko Eskolartekoko txapela

Bizkaie! 2015-06-08 10:19   Bertsolaritzea

Buruz burukoa Lurdes Ondaro Malleak eta Txaber Altube Sarrionandiak jokatu dabe, eta azkenean, Txaber Altubek jantzi dau aurtengo Bizkaiko Eskolartekoko txapela. Lurdesek eta Txaberrek bagilaren 27an Orion jokatuko dan Euskal Herriko finalean kantauko dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Aritz Gorrotxategik 'Koldar hutsa zara' nobelea argitaratu dau

Bizkaie! 2015-06-05 15:48   Kulturea

Laugarren nobelea dau Koldar hutsa zara (Erein) Aritz Gorrotxategi idazle donostiarrak. Azkenengo 25 urteotako Euskal Herriaren historia kontetan dau, Peru izeneko gazte donostiarraren bizipenen bidez. Koldarkeria mueta asko agiri dira kontakizunean, baina batez be isilik geratu eta beste albo batera begiratzen dabenena.

Rut Brionesek eta Raquel Duranek janariagaz dogun loturea aztertzen dabe 'Foodlândia' ikus-entzunezko erakusketan

Bizkaie! 2015-06-05 15:31   Kulturea

Bilbao Artek 2015eko produkzino propioko hirugarren erakusketea aurkeztu dau. Foodlândia janariagaz doguzan hartu-emonen ganeko ikus-entzunezko azterketea da. Espazioan mugatutako bost zati bisual dira eta dikotomiaren inguruan diskurso soziala egin nahi dau. Hau da Rut Briones eta Raquel Durán artisten erakusketa bereziak planteetan dauen gaia.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Portugaleteko X. Folklore Azokea astegoienean izango da

Bizkaie! 2015-06-05 12:09   Kulturea

Elai Alai Kultur Elkarteak antolatuta, Portugaleteko X. Folklore Azokea astegoienean izango da, bagilaren 6an eta 7an eta, besteak beste, Euskal Herriko inauterietako zein transhumantziaren ganeko erakusketak, Lehenengo Gaztai Azokea eta Bizkaiko Trikitixa Eguna be izango dira tartean. 

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Dana prest Elgoibarren, domekan Euskal Eskola Publikoaren 24. Jaia egiteko

Bizkaie! 2015-06-05 11:30   Euskerea berbagai

Gustatzen jata, jaku lemapean dator aurten Euskal Eskola Publikoaren Jaia, EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak antolatuta. Elgoibarko Herri Eskolan bertan egingo dabe edegiera ofiziala, 11:00etan.

Gorbeian izango da aurten Deiadar Mendien Eguna, domekan

Bizkaie! 2015-06-05 10:44

Bizkaiko Batzar Nagusiek bagilaren 7an ospatuko dabe aurtengo Deiadar Mendien Eguna, Gorbeian. Urteerea 9:00etan izango da, Pagomakurren, eta eguerdian, 12:00etan, Batzar Nagusirako deia egingo dabe kurutzetik, egun horretarako berenberegi egindako adarragaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Juanjo Alvarez Rubiok irabazi dau 2015eko Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria

Bizkaie! 2015-06-05 10:41   Kulturea

Juan Jose Alvarez Rubiori emongo deutsie aurtengo Eusko Ikaskuntza - Laboral Kutxa - Humanidade, Kultura, Arte eta Gizarte Zientziak 2015 Saria eta modu horretan haren ikuspegi kritiko eta barritzailea saritu nahi izan dabe epaimahaia osotzen daben Eusko Ikaskuntzako presidenteak eta Laboral Kutxako Lurralde zuzendariak.

Almudena Grandes eta Unai Elorriaga idazleek ATEA- Laboral Kutxa Saria jaso dabe

Bizkaie! 2015-06-04 18:03   sariak-autortzak

Almudena Grandes eta Unai Elorriaga idazleek Atea – Laboral Kutxa Saria jaso dabe gaur inaugurau eta hilaren 14ra arte Bilboko Arenalean zabalik egongo dan 45. Liburu Azokearen edegieran. Bagilaren 14ra arte egongo da zabalik.

Jazzeuskadi aplikazinoari esker, musikearen eta turismoaren ganeko informazino guztia jasoko dogu

Bizkaie! 2015-06-04 15:12   Musikea

Aurten Jazzeuskadi aplikazinoaren sorrerea nabarmendu behar da. Bertan jazzaldien ganeko programazinoa azaltzen da; Euskadin joko dauen musikari bakotxaren ganeko informazinoa egunaren arabera eta turismo-informazino osagarria. Google Play-n deskargau daiteke.

Txomin Badiola eta Elena Aitzkoa artistek, eta Entre Cuerpos-Mugatxoan alkarteak jasoko ditue 2015eko Gure Artea Sariak

Bizkaie! 2015-06-04 14:57   Kulturea

Joxean Muñoz Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak eta Xabier Ganzarain Gure Artea sarien 2015eko edizinoko epaimahaikideak lehiaketaren aurtengo irabazleen izenak ezagutarazo ditue gaur goizean, Donostian. Txomin Badiolak ibilbide artistikoaren autormenari jagokon modalidadean jasoko dau saria; Elena Aitzkoak, sorkuntza-lana atalean; eta hirugarrenik, Entre Cuerpos-Mugatxoan alkarteak.

3.000 lagun baino gehiago batu dira 3, 2, 1 Forma Eszeniko Barrien Nazinoarteko Topaketearen III. edizinoan

Bizkaie! 2015-06-04 14:09   jardunaldiak

Ikuskizun batzuk, berbarako, Sra. Polaroiska & Ruemaniak konpainiaren Lur Away lanaren kasuan, sarrerak agortu egin ziran emonaldi guztietan. Era berean, joan dan apiriletik 8.000 lagunetik gora izan dira Ray Lee Siren-en soinu-instalazinoa bisitau dabenak.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Jon Gerediagak 'Argia, lurra, zuhaitza, zerua' poesia liburua plazaratu dau

Bizkaie! 2015-06-04 13:07   Kulturea

Natureak garrantzi berezia dauka Jon Gerediaga idazle bilbotarraren lan barrian, Argia, lurra, zuhaitza, zerua (Pamiela) olerki liburuan. Aurreko lanetako ezaugarriak ditu bildumeak.