
'Barbara Kruger: Another day. Another night'.
2025/06/23 - 2025/11/09
Bilboko Guggenheim Museoan. |ErakusketakBarbara Kruger: Another day. Another night. aurkeztu dabe Bilbon, artisteari espainiar estaduan eskainitako lehen panoramika zabala. Asmo handiko erakusketea da, Krugerrek lau hamarkada baino gehiagotan irudien, hizkuntzearen eta boterearen inguruan egindako azterlan erradikalak batzen dituana.
Occident aseguru etxeak babestua, Barbara Kruger: Another day. Another night. erakusketeak analisi sakona eskaintzen dau artistaren lanak —masa-komunikabideetan eta iruzkin kulturaletan sakon errotuak— aro digitalean izandako eboluzinoa aurkezteko.

'Artistak Egoitzan 2024/25: Eskuratze Berriak (Bilbaoarte Bildumea).'
2025/06/27 - 2025/09/07
Bilbon, URIBITARTE40 Aretoa (Uribitarte Paselekua, 40. 48009 Bilbao). |ErakusketakProiektu honek batzen ditu 2024/2025ean BilbaoArte Fundazinoan estudio-lagapeneko beka modalidadean egonaldia egin daben hamalau artisten azken produkzinoak. Danetara, hogeita hamar artelan inguru, BilboArte Bildumara batuko diranak. Edade eta jatorri askotako artistak batuz, proiektua praktika garaikidearen azken jokera eta lan egiteko moduen zein prozesuen erakusketa adierazgarria da.
Artistak
M. BENITO PÍRIZ (Durango, 1992), LEO BURGE (Londres, 1991), ANA BUSTO (Igorre, 1952), ALMUDENA CRESPO (Madrid, 1957), MIREN DOIZ (Pamplona, 1980), HODEI HERREROS (Vitoria-Gasteiz/Granada, 1997), MARTA LORENZANA (Asturias, 1987), PABLO MARTE (Cádiz, 1975), YON MATAUKO (Vitoria-Gasteiz, 1987), GABRIELE MUGURUZA (Donostia-San Sebastián, 1992), JOEY ORDOÑEZ (El Puerto de Santa María, 1985), JAVIER R. PERÉZ-CURIEL (Oviedo, 1978), MARC VIVES (Barcelona, 1975), JUDITH VOET (Bélgica, 1993).
Ordutegia:
- Martitzenetik zapatura, 11:00 – 14:00 eta 16:00 – 20:00.
- Domeka eta jaiegunetan, 11:00 – 14:00.
- Astelehenetan, zarratuta.

'Artelekun zehar. 1987-2002'.
2025/07/04 - 2026/01/11
Gasteizeko Artium Museoan. |ErakusketakArtium Museoak Euskal Herriko jardun artistikoen eta pedagogiaren arteko hartu-emonei eskainitako erakusketen hirugarren eta azken kapitulua. Arteleku prestakuntza eta produkzino-zentroaren lehenengo hamabost urteetan oinarritzen da, eta jarraipena emoten deutso Pentsatzeko leku bat (2022) izenekoak –1957 eta 1979 bitarteko hezkuntza-ekimen esperimentalak landu zituana– eta edonor, denok inor ez (2024) deitutakoak –1978 eta 1991 artean prestakuntza artistikoa instituzionalizetako izandako prozesuei buruzkoak– hasitako ikerkuntzeari.
Ordutegia: martitzenetik barikura, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta zapatu, domeka eta jaiegunetan 11:00etatik 20:00etara.
Erretratua: Isabel Azkarate.

'Clásicos y modernos. Obras maestras de la Colección BBVA'
2025/07/04 - 2025/10/12
Bilbon, San Nikolas Jauregian. |ErakusketakKlasikoak eta Modernoak, BBVA Bildumako maisulanak.
Ordutegia:
Astelehenetik domekara goizeko 11:00etatik 19:00retara (zarratuta egongo da garagarrilaren 25 eta 31n eta abuztuaren 15 eta 21ean).

'Kameratik orratzera. De la cámara a la aguja'.
2025/07/11 - 2025/12/28
Urduñako Orduña Hiria Museoan |ErakusketakBilboko Euskal Museoak atondutako Kameratik orratzera. De la cámara a la aguja erakusketan Eulalia Abaituaren argazki-bilduma bat hartu da erreferentziatzat, eta lau jantzi josi dira, XIX. eta XX.mendeen artean Bizkaiko emakumeen jazkerea zelakoa zan erakusten dabenak, jente-aurrean ikusgai jarteko.

'Mamma Mia!'.
2025/08/14 - 2025/09/21
Bilboko Arriaga Antzokian. |MusikeaIkuskizuna Mamma Mia! musikalaren produkzinoa da, orain arte Bilbon ikusi ez doguna; hiru denporaldi daroaz Madrilen upealako erantzunagaz (800.000 personatik gora).
Arriaga Antzokiak 45 saio eskainiko ditu abuztuaren 14tik, estreinaldiaren egunetik, irailaren 21era.
Taldea
- Musikea eta berbak: Benny Andersson eta Björn Ulvaeus.
- Jatorrizko libretoa: Catherine Johnson.
- Oinarrizko idea: Judy Craymer.
- Zuzendaritzea: Juan Carlos Fisher.
- Moldaketea: David Serrano.
- Musika-zuzendaritzea: Joan Miquel Pérez.
- Koreografiak: Iker Karrera.
- Eszenografiaren diseinua: Ricardo Sánchez-Cuerda.
- Jantzien diseinua: Gabriela Salaverri.
- Argiztapenaren diseinua: Felipe Ramos.
- Soinuaren diseinua: Gastón Briski.
- Karakterizazinoaren diseinua: Chema Noci.
Sarrerak hemen.

Elorrioko Ferixa Nagusikoak 2025.
2025/09/06 - 2025/09/14
Elorrion. |JaiakSabina Aizpuru Agirre elorriarrak egin dau Elorrioko jaiak iragarteko kartela.

IV. RenHacer Jaialdia
2025/09/11 - 2025/09/14
Hainbat tokitan. |Musikea- Irailak 11: Rioja Fórum (Logroño).
- Irailak 12: Gaixotasun arraroak finantzatzeko sinposioa.
- Irailak 13: Arantzazuko Santutegia.
- Irailak 14: Euskalduna Jauregia (Bilbao).
Sarrerak salagai hemen.

IV. daleCandELA Fest
2025/09/18 - 2025/09/21
Getxon, Algortako Portu Zaharrean. |MusikeaInformazino gehiago hemen.

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 36. Astea
2025/10/31 - 2025/11/07
Donostian. |Ikus-entzunezkoak
'Bira amaiera bat, besterik ez'. GORKA URBIZU
2025/11/13 - 2025/11/16
Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. |MusikeaLau kontzerturako sarrerak salgai hemen.

Orkestra Zuzendaritzari buruzko VIII. Topaketak
2026/01/27 - 2026/01/30
Bilboko Musika Egoitzan. |Musikea
Bizkaiko Foru eta Ogasunaren 500 urte
2026/03/18 - 2026/03/20
EHUko Bizkaia Aretoan. |JardunaldiakIzen-emotea hemen.