'Anónima'. TXUSPO POYO.
2026/02/19 - 2026/05/17
Bilboko Azkuna Zentroan. |Erakusketak
Ezkerretik eskumara: Álvaro de los Ángeles, erakusketearen komisarioa; Txuspo Poyo artistea eta
Txomin Olabarri, Azkuna Zentroko zuzendari nagusia.
Zezeilaren 19an, arratsaldeko 18:00etan, artistearen eta komisarioaren arteko barriketaldia.
Erakusketea arratsaldeko 19:00retan zabalduko dabe. Martitzenetik domekara, goizeko 11:00etatik 20:00etara egongo da zabalik.
Txuspo Poyo (Altsasu, Nafarroa, 1963)
Txuspo Poyo eta Alvaro de los Ángeles Anonima erakusketearen aurkezpenean.
Artisteak bere ibilbidean barrena osotutako corpus artistikoak lengoaia eta baliabide askotarikoak buztartzen ditu, besteak beste, zinemea, bideoa, argazkia eta instalazinoa. Horreen bidez, kultura, teknologia eta politikearen arteko alkarguneak aztertzen ditu. Haren lanean, askotan, dudan jarten ditu errealidadearen eta fikzinoaren, zientziaren eta mitologiaren, joandako denporen eta orainaren arteko mugak, eta sortzen dauen narratiba bisualak gogoetea piztu nahi dau aginpideak, eratorritako kontrol-mekanismoek eta historia garaikideak sortzen dituen loturei buruz.
Anónima izenburuak oinordetzan jasotako herri-jakintzeari egiten deutso erreferentzia eta erakusketa monografiko honek Txuspo Poyok 1990eko hamarkadatik gaurdaino egindako proiektu artistiko gehienak batzen ditu.
'Begirada disidente bat'. JUANA CIMA.
2026/02/28 - 2026/08/30
Bilboko Azkuna Zentroan. |ErakusketakBegirada disidente bat erakusketeagaz bizi-jarrera batera hurbiltzea proponiduten da. Karibeko gomutea, Euskal Herrian jasotako prestakuntza eta espiritualtasun esploratzailea buztartzen dituan ibilbideaz gan, hirurogeita hamarreko hamarkadearen amaieratik, nortasunari, ekologiari eta generoari buruzko oinarrizko eztabaidak aurreikusten dituana. Juana Fernández Cima (Caibarién, Kuba, 1951) ahots berezi bategaz agertzen jaku, sarritan arau heteropatriarkalaren ertzetatik jardunez, disidentzia erradikal eta poetikoko uniberso estetikoak ereginez, sorkuntza eta bizitea batuz, banaezin bihurtu arte.
Ikusgarritasun publiko handieneko aldian (1977-1997), haren lanak bilduma instituzionaletan sartu ziran ,besteak beste, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Gasteizko Udalarenetan. Halan da be, askatasun formalak, arlo afektiboko zintzotasunak eta identidadearen azterketan kontzesinorik ezak kanon kritiko eta museistiko nagusiaren bazterrean kokatu eben. Erakusketa-zirkuitutik —ez, ostera, produkzinotik— nahita erretirau ondoren, haren obrea narratiba hegemonikotik kanpo geratu zan. Erakusketa honek bakotasun hori agirian ixtea, haren ekarpenaren garrantzia aldarrikatzea eta eztabaida garaikidean dauen lekura itzularazotea du helburu.
Erakusketea Garazi Ansa historialariak (Oiartzun, 1989) komisariau dau.
'Nicholas Nixon'.
2026/03/02 - 2026/06/28
Bilboko Rekalde Aretoan (Alameda de Recalde, 30). |ErakusketakFundación Mapfrek produzidutako erakusketea Rekalde Aretoagaz alkarlanean.
Erretratua: J.A., E.A., Dorchester, Massachusetts, 2001 Colecciones Fundación Mapfre Bildumak © Nicholas Nixon.
'Kameratik orratzera. De la cámara a la aguja'.
2026/03/03 - 2026/06/28
Gernikako Euskal Herria Museoan. |ErakusketakInformazino gehiago hemen.
'Carne y Arena'. Alejandro González Iñarritu
2026/03/11 - 2026/06/20
EITBren egoitzako 5. platoan (Bilbo). |ErakusketakSarrerak hemen.
'Basterretxea - Oteiza. El problema del espacio'.
2026/03/26 - 2026/08/30
Nafarroan, Alzuzako Jorge Oteiza Museoan. |ErakusketakInformazino gehiago hemen.
'W74: Arrazoia, boterea eta etorkizuna'.
2026/04/15 - 2027/05/12
Bergarako Laboratorium Museoan. |ErakusketakWolframaren historia: Euskal Herrian topautako elementu kimiko bakarra. Badira gure inguruan mundua aldatu daben mugarri historikoak eta horreetako bat Bergaran jazo zan, bertan isolatu baitzeben lehen aldiz Elhuyar anaiek wolframa.

Informazino gehiago hemen.
'Kurios' - Cirque Du Soleil (Gabinete de Curiosidades).
2026/04/15 - 2026/05/24
Barakaldon, Ansioko Ferialean (Bilbao Exhibition Centre-ren ondoan). |Jaialdiak'Kurios - Cirque du Soleil (Cabinet of Curiosities)'.
Erosi sarrerak hemen.
'Algunas posibilidades (a partir de basura y simulacro)'. MIREN DOIZ.
2026/04/17 - 2026/05/31
Bilboko BilbaoArten (Uribitarte Pasealekua, 40). |ErakusketakApirilaren 17an, bisita gidatua: 18:00etan.
Erakusketearen inaugurazinoa: apirilaren 17an, 19:00retan.
XIV. Poetak Maiatzean - Nazinoarteko Poesia Jaialdia.
2026/05/03 - 2026/05/30
Gasteizen. |JaialdiakInformazino gehiago hemen.
'Adarrotsa Mendez Mende. Sansoaç eta Adarraç'.
2026/05/04 - 2026/05/22
Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen egoitzan (Hurtado de Amezaga kalea, 6. Bilbo). |ErakusketakErakusketea modu tradizionalean egindako instrumentuaren elaborazinoari bizirik eusten deutsen hiru artisau bakarrak omentzeko be bada: Juan Antonio Alaña Ulibarri, Javier Irabien Vitorica eta Andoni Sainz Llaguno dira eta Aiaran, Urduñan eta Alonsotegin dituen tailer txikietatik, animalia desbardinen adarrakaz, behi eta idienakaz batez be, ehundaka instrumentu egiten ditue oraindino, euren eskuak eta ia eboluzionau ez dauen ehun urteko teknikea erabiliz.
Ordutegia: astelehenetik barikura, 08:00etatik 20:00etara.
79. Cannes Festival.
2026/05/12 - 2026/05/23
Cannesen. |Ikus-entzunezkoakInformazino gehiago hemen.
IV. Pasaia Itsas Festibala.
2026/05/14 - 2026/05/17
Pasaian, Albaolan. |JardunaldiakInformazino gehiago eta egitaraua hemen.
XXVI. Umore Azokea.
2026/05/14 - 2026/05/17
Leioan. |JaialdiakInformazino gehiago eta egitaraua hemen.
