'Emakumeak eta literaturea'. Dinamizatzailea: Maitane Perez.
2026/09/14 - 2026/12/14
Bilbon, Foru Liburutegian. |IkastaroakIkastaroa astelehenetan izango da irailaren 14tik abenduaren 14ra, 18:00- 20:00 bitartean, Foru Liburutegiko 2. pisuan. Parte hartzeko izena emon behar da irailaren 1etik 7ra hemen. Danetara, 20 plaza dagoz, eta jente gehiagok izena emoten badau, zozketa bidez esleituko dira lekuak.
XLIX. Euskal Dantza Tradizionaleko Ikastaroa.
2026/09/14 - 2027/05/05
Bilbon. |Jantzea- Klaseak: Astelehen eta eguaztenetan.
- Orduak: 19:15etik 20:15era edo 20:30etik 21:30era.
- Ikastaroaren prezioa: 130 euro.
'Walker'. TSAI MING-LIANG.
2026/09/18 - 2026/12/12
Donostian, Tabakaleran. |ErakusketakInformazino gehiago hemen.
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia 2026.
2026/09/19 - 2026/12/20
Hazparneko Mendeala Gelan. |BertsolaritzeaInformazino gehiago hemen.
'Estrella fugaz y corazón'. M. BENITO PIRIZ (Durango, 1992).
2026/09/25 - 2026/11/08
Bilboko La Fundicion Aretoan. |ErakusketakInformazino gehiago hemen.
51. Gasteizko Nazinoarteko Antzerki Jaialdia.
2026/09/25 - 2026/12/13
Gasteizen. |AntzerkiaInformazino gehiago hemen.
14. Tracking Bilbao.
2026/09/28 - 2026/10/04
Bilbon. |JardunaldiakIrailaren 28tik urriaren 4ra Bilborocken eta BBK Aretoan egingo da Tracking Bilbaoren 14. edizinoa.
Aurtengo kartela Sara Bea Delgadok diseinau dau eta Tracking Bilbaoren ohiko katua dau protagonista. Dagoeneko mitikoa dan katuak, Interneteko milaka bideo eta memoriatan oinarrizko ikonoa danak, ekitaldiaren espiritua irudikatzen dau, bere izaera independente, errebelde, bitxi eta urduria, nortasun paregbakoagaz. Ilustrazinoa baliabide analogikoen bidez landu dau egileak, pintura akrilikoa erabiliz eta IA (de)generatiboaren garaietan giza sormena aldarrikatuz.
Informazino gehiago: @borja.crespo & @caostica_bilbao eta @sara_bea_delgado.
Ekitaldiak Bilboko Bilborock eta BBK Aretoan.
Ondarearen Europako Jardunaldiak. 'Bizitza paraleloak. La memoria de las copias'.
2026/10/01 - 2026/11/29
Bilboko Berreginen Museoan. |ErakusketakErakusketan gehien nabarmentzen diran piezen artean Hildesheimeko Krateraren erreprodukzino galvanoplastikoa da nagusi, Eskulturearen Museo Nazionalak aldi baterako lagatakoa. XIX. mendeko teknika industrial barritzaile baten bidez egindako artelan hori oso baliotsua bihurtu zan jatorrizkoa Bigarren Mundu Gerraren ondoren desagertu zanean eta ezinbesteko lekuko bilakatu zan bere memoria materiala eta artistikoa gordeteko.
'Nuestros cuerpos. Territorios diversos' / 'Gure gorputzak. Lurralde anitzak'.
2026/10/01 - 2026/10/15
Bilbon, Santutxuko Udaltegian. |ErakusketakSheila González Azcona aristearen obrak, Ana Cris, Mari, Mariángeles, Rosalía, Sandra eta Sara protagonista dituana.
Egitaraua
- Santutxun: urriaren 1etik 15era.
- San Inazio - Ibarrekolandan: Urriaren 19tik zemendiaren 16ra.
- Begoñan: Zemendiaren 18tik abenduaren 4ra.
- Errekalden: Abenduaren 9tik 2027ko urtarrilarenh 5era.
Gure Zirkua. ERRENTERIA.
2026/10/02 - 2026/10/04
Errenterian, Mendi Lore aldean. |JaialdiakErosi sarrerak hemen.
Kantauri Fest. ITSAS JAIALDIA.
2026/10/03 - 2026/10/04
Zierbenako portuan. |JaialdiakInformazino gehiago hemen.
Inurri Itsuak (Las Ciegas Hormigas) filmaren estreinaldia.
2026/10/09 - 2026/10/13
Basauriko Social Antzokian. |Ikus-entzunezkoakUrriaren 9an Inurri Itsuak (Las Ciegas Hormigas) filmaren estreinaldia zinema-aretoetan. Social Antzokian be ikusteko aukerea izango da urriaren 9, 10, 11, 12 eta 13an, arratsaldeko 19:00retan.
Igor Legarretak zuzendutako eta Ramiro Pinillaren izen bereko eleberrian oinarritutako filma da.
Bizkaia, 1935. Ekatx baten ondoren, ikatzez beteta Ingalaterrako ontzi bat hondaratu egin da. Gauez, Algortako bizilagunak kostaldera bertaratu dira, urre baltz hori batzeko gogoz. Sebas Jauregirentzat, zorionerako bidea da topakuntzea; Josefa emazteak, barriz, usain txarra hartzen deutso. Emazteari jaramonik egin barik, Sebasek ekatx gogorrean barrena gidatuko ditu semeak. Ahaleginak eta bi egingo ditu familiak, negua arindu daiten edo, betiko kondenau deiezan ikatza babesteko.
- Zuzendaria: Igor Legarreta.
- Gidoilariak: Andoni de Carlos eta Igor Legarreta.
- Protagonistak: Urko Olazabal, Itziar Ituño, Josean Bengoetxea, Miren Gaztañaga eta Patxi Bisquert, besteak beste.
Gure Zirkua. ERRENTERIA.
2026/10/09 - 2026/10/11
Errenterian, Mendi Lore aldean. |JaialdiakErosi sarrerak hemen.
Lekeitio 49. Euskal Zine Bilera.
2026/10/14 - 2026/10/18
Lekeition. |Ikus-entzunezkoakInformazino gehiago hemen.
XVII. Ja!, Umorezko Literaturearen eta Artearen Nazinoarteko Jaialdia.
2026/10/14 - 2026/10/31
Bilbon. |JaialdiakAurtengo gai nagusia zientzia-fikzinoa izango da. Esangurarik zabalenean jorratuko da, bereizgarri daben askatasunagaz eta etorkizunari buruz hausnartzeko, orainaldia dudan jarteko eta bestelako munduak imajinetako tresna izan daitekeela kontuan izanik. Eta jakina, beti bezela, sormenez eta ikuspegi kritikoaz ibiliko dira, eta zelan ez, umorez...
Kartelaren diseinuaren egilea @javier_jaen izan da eta jaialdiaren irudi grafiko barria be sortu dau, edizino honetan estreinauko duguna. Pixkanaka erakutsiko deutsuegu eta kartelaren jatorrizko istorioa kontau…
Informazino gehiago hemen.
Gure Zirkua. ERRENTERIA.
2026/10/16 - 2026/10/18
Errenterian, Mendi Lore aldean. |JaialdiakErosi sarrerak hemen.
Aitzina Folk 2026.
2026/10/17 - 2026/11/29
|MusikeaAurten gogoan geratuko jakuzan momentu bereziak biziko ditugu: Natxo de Felipe barriro igongo dau oholtzara, Oskorriri agur esan eta hamaika urtera eta Luar Na Lubre taldeak bere 40 urteko ibilbidea ospatuko dau geugaz.
Horreekaz batera izango dira Dervish, Maruja Limón, Fillas de Cassandra, Los Hermanos Cubero, Corquiéu, Saltaire, Mayalde, Otxo Bikotea, Alos Quartet eta sustrai-musikak Irlanda, Galizia, Euskadi eta beste hainbat lekutara eroango gaituen proposamen ugari.
Sarrera bakotxa kontzertu bat baino askoz gehiago da: AEFAT alkartearekin batera ataxia telangiektasiaren ikerketea bultzatzen laguntzen baitau.
Informazino gehiago hemen.
XXXI. Zinemakumeak Gara!.
2026/10/20 - 2026/10/31
Bilbon. |Ikus-entzunezkoakGolem Alhóndiga, Bilborock, BBK Sala, Yohn Jauregia-Burtsa Udaltegia, La Sinsorga, Azkuna Zentroa, Metro Bilbao izango dira ikuskizunetarako egoitzak.
Informazino gehiagto hemen.
